GAUR itxiko da Kanterri ikastaroan izena emateko epea

BIHAR itxiko da Kanterri ikastaroan izena emateko epea –

Iaz hasi bideari jarraituz, Kantagiltza elkarteak “KANTERRI: Euskaraz kantatzen duen herria” ikastaroa antolatu du, bigarrenez, Oiartzungo Udalarekin eta Ahotsenearekin batera.

Aurten Jokin Azpiazu, Jon Urzelai, Marie Hirigoyen, Joseba Sarrionandia, Ana Arsuaga eta Maite Larburu izango dira hizlariak.

Ikastaroa uztailaren 10 eta 11n da Oiartzunen, eta uztailaren 6an itxiko da izen-ematea. 40 eurotan da ikastaro osoa, eta 25 eurotan egun bakarra.

BIHAR itxiko da Kanterri ikastaroan izena emateko epeaKanterrik esparru askotako eragileen elkarlana piztuarazi nahi du euskarazko kantagintzaren dimentsio artistiko, kultural, sozial, linguistiko eta historikoa balioan jartzeko. Euskarazko kantagintza aztertu eta berau sustatzeko baliabideak eskaini nahi ditu, eta euskarazko kantagintzaren inguruko ikasgune eta bilgune izateko asmoa du.

Bere lan ildoa jorratzeko, Kanterrik aintzat hartzen ditu:

  • Kulturzaleak
  • Musikariak
  • Letragileak ( idazleak, bertsolariak, musikariak)
  • Hezitzaileak
  • Historialariak
  • Soziolinguistak
  • Soziologoak
  • Euskaltzaleak

Helburuak berriz, hauexek ditu:

  • Euskarazko kantagintzaren ekarpen historikoa bere ertz guztietatik hausnartzea.
  • Egungo euskal kantagintzaren ekarpena bere ertz guztietatik hausnartzea.
  • Letrak euskaraz sortzen trebatzen laguntzea.
  • Euskarazko kantagintzaren transmisiorako baliabideak eskaintzea.
  • Euskaraz kantatzeko grina transmititzeko bideetan sakontzea.

.

EGITARAUA

Uztailaren 10ean, Jokin Azpiazuk irekiko du jarduna, eta “Musika sorkuntza, normalizazioa eta merkatuaren esku ikusezina. Ezberdintasuna eta errepikapena” izango du mintzagai (9.30-11.30).  Ordu erdiko atsedenaldiaren ostean, Joseba Sarrionandiak emango dio segida, “Abestiak eta herriak” gai hartuta (12.00-14.00). Eta bazkalostean, Maite Larburuk itxiko du lehenengo eguna, “Hari izan” izendatu duen solasgaiarekin (15.30-18.00).

Uztailaren 11, bigarren eta azken eguna, Jon Urzelaik abiatuko du, “Sua, garra, errautsak: zer den musika jaialdi bat egun” hitzaldiarekin (9.30-11.30). Gero, atsedenaldiaren ondotik, Marie Hirigoyenek hartuko dio lekukoa, “XX. mendeko euskarazko kantuaren garapena. Euskarazko kantuaren berezitasunak” gaia jorratzeko (12.00-14.00). Eta ekitaldia Ana Arsuagak bukatuko du, “Abesti baten eraikuntza, apaltasunetik ornamentura” aipagai duela (15.30-18.00).

Azken egunean gainera, ikastaroari amaiera ezin hobea emateko, Pasadena taldeko Libe eta Jonen zuzenekoa izango da Landetxe antzokian (20.00etan eta 8 euroren truke).

Ikastaroa Oiartzunen izango da (uztailaren 10 eta 11n, astelehenetik asteartera), Udalbatza aretoan eta Arizmendieneko lorategian, eta nahi duenak handik hurbil bazkaltzeko aukera ere izango du (14 euroan, Landetxe jatetxean).

Ikastaro osoan izena emateak 40 euro balio ditu, eta egun bakarrak 25 euro (Berrialagunek edo soldatagabeek 35/20). Eta egun bakarraren prezioan eman daiteke izena bi goiz edo bi arratsaldez ere.

Izen-emateak: www.labur.eus/kanterri

BIHAR itxiko da Kanterri ikastaroan izena emateko epea

BIHAR itxiko da Kanterri ikastaroan izena emateko epea