KANTERRI, euskaraz kantatzen duen herria (ikastaroa)

KANTERRI, euskaraz kantatzen duen herria (ikastaroa) –

Kanterrik esparru askotako eragileen elkarlana piztuarazi nahi du euskarazko kantagintzaren dimentsio artistiko, kultural, sozial, linguistiko eta historikoa balioan jarri asmoz.

Bi eguneko ikastaro bat antolatu du Oiartzunen, datorren uztailaren 11 eta 12an.

Kanterrik euskarazko kantagintzaren inguruko ikasgune eta bilgune izan asmo du, eta euskarazko kantagintza aztertu eta berau sustatzeko baliabideak eskaini nahi ditu.

Helburu nagusien artean, euskarazko kantagintzaren ekarpen historikoa bere ertz guztietatik hausnartzea eta egungo euskal kantagintzaren ekarpena bere ertz guztietatik hausnartzea ditu Kanterrik, baita letrak euskaraz sortzen trebatzen laguntzea, euskarazko kantagintzaren transmisiorako baliabideak eskaintzea eta euskaraz kantatzeko grina transmititzeko bideetan sakontzea ere.

Ikastaroak Fermin Etxegoien kazetaria, Anari Alberdi musikaria eta Itxaro Borda idazlea izango ditu hizlari uztailaren 11n, astelehenez; eta Ihintza Orbegozo kazetaria, Imanol Epelde irakaslea eta Jon Maia bertsolaria uztailaren 12an, asteartez.

Ahotsenea, Oiartzungo Kantagiltza elkartea eta Oiartzungo Udala antolatzaile dituen bi eguneko ikastaroak 40 euro balio ditu -35 euro Berrialagun edo soldatagabea izanez gero-, eta 25 euro egun bakarrekoak. Izen ematea irekia dago, ekainaren 24a bitarte. 

KANTERRI, euskaraz kantatzen duen herria (ikastaroa)

KANTERRI, euskaraz kantatzen duen herria (ikastaroa)