UKAN iraganaldia

UKAN iraganaldia –

UKAN iraganaldia

NI HARK
ninduen = nenduen
NIK HURA
ninduen = nenduen = neuen = nuen

NI HAIEK
ninduten = nenduten
NIK HAIEK
nindituen = nintuen = nituen

HI HARK
hinduen = henduen
HIK HURA
hinduen = henduen = heuen = huen

HI HAIEK
hinduten = henduten
HIK HAIEK
hindituen = hintuen = hituen

HURA HARK = HARK HURA
zuen
HURA HAIEK = HAIEK HURA
zuten

HAIEK HARK = HARK HAIEK
zituen
HAIEK HAIEK
zituzten

GU HARK
gindituen = gendituen
= gintuen = gentuen
GUK HURA
ginduen = genduen
= ginuen = genuen

GU HAIEK
gindituzten = gendituzten
= gintuzten = gentuzten
GUK HAIEK
gindituen = gendituen
= gintuen = gentuen
= ginituen = genituen

ZU HARK
zindituen = zendituen
= zintuen = zentuen
ZUK HURA
zinduen = zenduen
= zinuen = zenuen

ZU HAIEK
zindituzten = zendituzten
= zintuzten = zentuzten
ZUK HAIEK
zindituen = zendituen
= zintuen = zentuen
= zinituen = zenituen

ZUEK HARK
zindituzten = zendituzten
= zintuzten = zentuzten
ZUEK HURA
zinduten = zenduten
= zinuten = zenuten

ZUEK (objektua) HAIEK
zindituzteten = zendituzteten
= zintuzteten = zentuzteten
ZUEK HAIEK (objektua)
zindituzten = zendituzten
= zintuzten = zentuzten
= zinituzten = zenituzten

UKAN iraganaldia

NAFFARRERA

19 pentsamendu “UKAN iraganaldia”-ri buruz

  • Bibliari buruzko leku honetan, zein baita, hain zuzen ere, munduko leku bibliko garrantzitsuena:

    https://www.bible.com/bible/25/PSA.43.BHNT

    Duvoisin kapitainaren textu hau irakurtzen ahal dugu. Ikus 43:8:

    Alabainan atsecabetan guindaduzcatenetaric salbatu gaituçu, eta higüin guintuztenac ahalquetan eçarri ditutzu.
    PSALMOAC 43:8

    Grafia ez da originala, nik naffarreratua eta haiei igorria baizik. Leiçarragarena haiek zuten nonbaitetik nireganik hartua, eta Duvoisinen Testamentu Zaharra neuk bidali nien Biblia osoa eduki lezatentzat. Kapitaina apaiz katolikoa ez izanak errazagotu zuen nire proposamena leku bikain honetan onartua izatea.

    Jatorrizkoa hemen dadukakezue:

    Alabainan atsekabetan gindaduzkatenetarik salbatu gaituzu, eta higuin gintuztenak ahalketan ezarri ditutzu.

    Armiarmak dakarrenaren arauerakoa.

    “gindaduzkaten” hori hagitz garrantsitsua zait, nire teoria berriz ere confirmatzen baita, zeinaren arauera adizki guztiak 3. pertsonatik (daduka//daduzka/dadutza) sortu baitira (ginDADUZKATEn), bai iraganaldikoak, bai alegiazkoak zein orainaldikoak ere.

    Iraganaldia
    gindaduzkaten = gendaduzkaten
    = ginduzkaten = genduzkaten
    Akademiak: ginduzkaten

    Alegiazkoa
    gindaduzkate = gendaduzkate
    ginduzkate = genduzkate
    Akademiak: ginduzkate

    ginda- edo genda- hasieran dutenak forma osoak dira, eta gin- edo gen- hutsak dituztenak forma kontraktuak.

    Orainaldia
    *gadaduzkate = gaduzkate
    Akademiak: gauzkate

    gada- forma osoa ez dugu behin ere aurkitu aditz honetan. Momentuz, ga- forma kontraktua baizik ez dugu aurkitu ahal izan.

    Adeitsuki

  • Ene Aitaren etchean egoitzác anhitz dirade: baldin bercela baliz erran nerauqueçuen, Banoa çuey leku appaincera. Eta ioan naiçatenean, eta leku çuey appaindu drauqueçuedanean, berriz ethorriren naiz, eta harturen çaituztet neuregana: non bainaiz ni, çuec-ere çaretençát.
    Joan 14:2?-?3 Leiçarraga

    erran neraukezuen
    (= os lo habría dicho)
    = esan nizuekeen
    = esan neuskizuen

    Iraganaldia + ke
    erran nerauzuen + que
    = esan nizuen + ke
    = esan neutsuen + ke

    Balioa alegiazkoarena da hiruretan:
    nerauzueke = nerauzue + ke
    = nizueke = nizue + ke
    = neuskizue = neutsue + ke

    To be continued

  • Benat Castorene 2022-05-26 12:56

    Ea, Josu, hizkuntzalari on bezain exegeta on zaren, ?
    “[…]baldin bercela baliz erran nerauqueçuen […]” esaldi puxka hau misteriotsua zait. Zer erran nahi du zuzen?
    Aitaren etxean egoitzak gutiago edo falta balira horretaz abisatuko zigukeela???
    Baina egoitzak beharrik asko daude eta haiek guretako joan da atontzera !

  • Horixe, Beñat,
    Ez balitz horrela, erran zigukeela / ligukeela!
    Baiqui!

  • 1.
    ioan naiçatenean
    = joan naizate / naizateke

    + eNean
    cuando yo haya venido

    2.
    appaindu drauqueçuedanean
    aphaindu = apaindu = prestatu

    draukezuet = deraukezuet = dizueket = *deuskizuet

    + eNean
    cuando yo os lo haya preparado

    joan naizateke berez da joan naiz + ke:
    joan naiz = he ido
    joan naizateke = probablemente he ido

    baina kasu honetan, aditza etorkizunean kokatua baita, hobe da “haya venido” modura itzultzea.

    Berdin apaindu dizueket (dizuet + ke):

    apaindu dizuet: os lo he preparado
    apaindu dizueket: probablemente os lo he preparado

    Aditza etorkizunean kokatua: os lo haya preparado.

    Hau da:

    joan naizatekeenean = joan izan nadinean

    apaindu dizuekedanean = apaindu ukan diezazuedanean

    Adeitsuki

  • Egun on,

    Ez dakit egungo euskaldun naturalek nola adierazten duten “cuando yo haya venido mañana por la tarde”.

    etortzen naizenean?
    etorriko naizenean?
    etorri nadinean?
    etorri naitenean?

    Ideiarik ez, momentu honetan.

    Agian baten batek: “etorri naizenean” esango luke?

    Zuberotarren batek agian honela: etorririk izan nadinean
    Edo etorriric naizatenean

    Ariketa hau amaitu duzunean, avisatu (avisa iezadazu).
    Hau esateric ba al dago?

    amaitutakoan esan gabe

    Amaitu dukezunean erraza litzateke. Litzaidake. Leiçarragaren styloan.

    Adeitsuki

  • Benat Castorene 2022-05-27 16:20

    Zure galdera zaila zait ez naizelako nahi zinukeen erabat euskaldun naturala. Baina hala ere kuriositatez entseiatu naiz zure esaldi labur hori zentzu gehiago lukeen esaldi handiago batean.
    Bihar arratsaldean, piska bat aintzinetik etorria izanen naizenean orduan elkarrizketa hasten ahalko dugu.
    Aditzaren egitura hau gramatikoki zuzena iduritzen zaitzu ala okerra?

  • etorria izanen naizenean
    = cuando yo haya venido

    Nire belarrietarik ongi sartzen da.
    Anitz esker, Beñat!
    Bihotzez

    Zure adibide berberari jarraiturik:

    Apaindua izanen dizuedanean
    = cuando yo os lo haya preparado

    esan genezake, ezta?

  • Benat Castorene 2022-05-27 17:22

    Mahaina “apaindua izanen dizuedanean” orduan bakarrik mahainean jartzen ahalko zarete, lehenago ez! debru haur tzirtzilak!
    Iduritzen zait biok horrelako zerbait aditzen ahalko ginukeela. Ez ote?

  • Beñat,
    “Mahaina “apaindua izanen dizuedanean” orduan bakarrik mahainean jartzen ahalko zarete”.
    Horixe!
    Biok ulertzen ahal ginduke hau perfektuki!

    joan naizatekeenean
    = joana izanen naizenean
    apaindu dizuekedanean
    = apaindua izanen dizuedanean
    eta abar.

    Anhitz esquer!

    Adeitasunez

  • Benat Castorene 2022-05-27 19:41

    Ez du deus ikusteko orai artinoko solas honekin baina aspaldian galdatu nahi nizun hau: bazinakien hemen “heldu naiz” ek hegoaldean ez bezala erran nahi duela “nator” eta “johan naiz”ek banoa?
    Horregatik agurtzek erraiten “johan da?” eta erantzuten da “hor ere?” beharbada erran nahi zuen “zuen baserrian ere?”
    Usaia galtzen ari da zeren gaur gazte bati “johan da ?” galdatzen. badiozu erabat despistatuta egoiten da entzuten baitu “joan da”.

  • Bai, bi erabilera horiek badazaguzkit.

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=167916

    Bigarren hau bitxiagoa zait, dena dela.

  • Dohatsu içanen çarete nehorc iniuria erran drauqueçuenean, eta persecutatu çaituqueztenean, eta hitz gaichto gucia erran duqueitenean çuen contra, gueçurrez ene causaz.
    Mattheo 5:11 Leiçarraga

    erran drauqueçuenean
    = erran derauqueçuenean
    = esan dizuekeenean

    persecutatu çaituqueiztenean
    = persecutatu çaituzquetenean
    = persekutatu zaituzketenean

    erran duqueitenean
    = erran duquetenean
    = esan duketenean

    Ez dirade erraz itzulcen ahal gaztelaniarat:
    hayan -ado
    hubieren -ado
    habrán -ado

    Etorkizunean amaituriko ekintzak dirade.
    KE partikulak ia ia daduka -KO atzizkiaren zentzua! Adibidez:
    esan duKEtenean = esanGO dutenean

    Adeitsuki

  • Baina nic erraiten drauçuet, ecen nor-ere asserretzen baitzayo bere anayeri causa gabe, iudicioz punitu içateco digne datela: eta norc-ere erranen baitrauca bere anayeri, Raká, hura conseilluz punitu içateco digne datela: eta norc-ere erranen baitrauca, Erhoá, suzco gehennaz punitu içateco digne datela.
    Mattheo 5:22 Leiçarraga

    date = dateke

    Esannahia: izanen da, izango da.

    Zuberoan bezala, hain zuzen ere.

    Adeitasunez

  • Guero içanen da fina, eman drauqueonean resumá Iainco Aitari: abolitu duqueenean principaltassun gucia, eta puissança eta bothere gucia. Ecen behar du harc regnatu, etsay guciac bere oinén azpian eçarri dituqueeno.
    1 Corinthoarrei 15:24?-?25 BHNT

    eman drauqueonean
    = eman derauqueonean
    = eman diokeenean
    cuando le haya dado

    abolitu duqueenean
    = abolitu dukeenean
    cuando haya abolido

    eçarri dituqueeno
    = eçarri dituzqueeno
    = ezarri dituzkeeno
    hasta que haya puesto

    Esannahia:
    ezarriak izan ditzano
    = ezarriak izan ditzan arte

    Adeitsuki

  • Hec ethorriric Sacrificadore principaletara eta Ancianoetara, erran ceçaten, Vot eguin dugu maledictionerequin, deus eztugula dastaturen Paul hil duqueguno.
    Acteac 23:14 Leiçarraga

    Paul hil duqueguno
    hasta que hayamos matado a Pablo

    dukegu = dugu + ke

    Adeitsuki

  • Cembatez vste duçue tormenta borthitzagoa merecitu duqueela, Iaincoaren Semea oinén azpian eçarri vkan duqueenac, eta alliançaco odola, ceinez sanctificatu baitzén, profanotan estimatu duqueenac: eta gratiazco Spirituari iniuria eguin drauqueonac?
    He 10:29 Leiçarraga

    merezitu duke
    ezarri ukan duke
    estimatu duke
    egin deraukeo / dioke

    Hauetan KE partikulak -KO edota -EN atzizkiaren esannahia dadukala emaiten du:

    merezitu duke = merezituko du
    ezarri ukan duke = ezarri ukanen du
    estimatu duke = estimatuko du
    egin dioke = eginen dio

    Adeitasunez

  • josu naberan 2022-06-09 18:49

    kaixo,

    jarraia drauçuet UKAN eta DRAUCANA, arretaz,
    Bizkaierazkoa noiz? Esperoan naçaizue.

    Soilik erraitea interesgarria deriçodala (ontsa?), eta apunte bat ene partez:

    kontsonanteak trabatzea Zeleteraren abildadea dala:

    TAR–>TRA (tarbes/trabes)
    TER–>TRE (Terbiño/Trebiño)
    TIR>TRI (Autirgonia/Autrigonia)
    TOR–>TRO (Tor-aia/Troya)
    TUR–>TRU (Tur-ko/Truko)
    Urigara/Briga
    Ibargara/Braga.

    Zelter bigarren abildadea (eta horrekin azkena) hasierako bokalak EZIN AHOKATZEA IZAN ZAN:

    Ibargara/Braga
    Ibargarança/Bragança
    Ibergonia/Bregonia
    Ibertania/Bretaña
    etc.

  • Leiçarragac drauca darabil. Halaber, derauca eta derauco ere berdin çucenac dirade naffarreran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude