Bide Ertzeanen kontzertuko zozketaren azken eguna

Donostiako Viktoria Eugenia antzokian kontzertua eskaini zutenean egin genuen bezala, ZuZeuk sarrerak banatuko ditu Bide Ertzeanek Bilbon egingo duen kontzerturako. Gaur arte jasotako mezuekin egingo dugu zozketa.

Bide Ertzean taldeak geldialdi bat egin zuen 2008an, “Leidor Sessions” zuzeneko CD-DVDa prestatzeko. Hamar urtean izandako bilakaera itzela harrotasunez erakusteko aitzakia izan zen, baina baliteke inork pentsatzea taldeari sormena agortzen ari zitzaiola… Oker handia. Ez da urtebete pasa “Leidor Sessions” plazaratu zutenetik eta “Don I norrez” heldu zaigu, Bide Ertzeanek une gozoan jarraitzen duela baieztatzen duen diskoa.

Bide Ertzean Viktoria Eugenian

Irudia | Bide Ertzean Viktoria Eugenian | Bide Ertzean | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Bide Ertzeanen kontzertuko zozketaren azken eguna”-ri buruz

  • hau ez al da iragarki subliminal bat?

    zergatik ez du zuzeuk beste talde batzuen kontzertutara inor gonbidatzen?

  • Xabi, subliminala beste zerbaiti esaten zaio: hau promozio garbi-garbia da. Hala ere, jakin ezazu ekimen hau Bide Ertzeanetik sortua dela eta pozik gaudela oso, erakusten baitu aintzako hartzen dutela ZuZeu, geuk eurak bezala. Finean sarea saretzea ez zen ba kontua? Inori kalterik ez eta denon mesedetan gabiltzalakoan egiten duguhau. Zuzeuk mesede, Bide Ertzeanek mesede eta kontzertura joan nahi duenak mesede. Abusatzea ere ez dago ondo, jakina, baina ez dugu uste itogarria denik orain arte egindakoa. Eta zaude segur, ez dugula arazorik beste batzuen sarrerak ere oparitzeko. Zuk bidali, eta ikusiko.