Bertso berriyak despedidarako jarriyak

10 hilabetez hamabostero eta txandaka aritu gara Kepa Matxain eta biok Euskadi Irratiko Arratsean saioan. Blog honetan bilduta geratu dira kultura aitzaki hartuta idatzi ditugun istorio eta asmakizunak. Azkeneko saioan guretzako berria den zerbait egin nahi izan dugu ordea: bertso zahar berriak rock doinuan kantatu(-edo), desafinatzeko batere erreparorik gabe. “Denetik egiten du ezer ez dakinak”.

Bertso berriyak despedidarako jarriyak

 

Entzule biyotzeko

sasiezagunak

koñata errain suiak

eta alargunak

hemen dozena bertso

zuentzat, lagunak

Despedida modura

jarri ditugunak

Beti izandu gera

nahiko kaskarinak

itxuturikan gauzka

Umap-en ranking-ak

kolaboraziyuak

ipuinak kastingak

denetik egiten du

ezer ez dakinak

Alkandorak erosten

ditugu tartian

zain ginan probadore

bateko atian

telefonuak jo zun

halako batian

ia egin nahi gendun

proba irratian

Notiziya entzunda

poztu zan amona

uste gendun bazala

abagune ona

lortuko genitula

ospia ta sona

geroztikan kontentu

gatoz Miramona

Orduan hartu gendun

seriyo tankera

irratiya buruan

goizetik gabera

aldamenian beti

luma ta papera

baina aparrak laxter

egiten du behera

Goizian jeki eta

ideiarikan ez

atsaldia siestan

ta parrandan gabez

Azken orduan beti

leporaino lanez

papera ez da betetzen

traguak edanez

Arrakasta ustian

milla harrokeri

hortik libratzen dana

zerura sar bedi

lana egin bihar ta

tabernan ageri

berdin pasa zitzayon

Bittor Aiaperi

Edanian ginala

betiko moduan

fanak etorri ziran

gure enkontruan

baña kontura giñan

geundela orduan

Gu ta Gutarrak-eko

jendian onduan

Horrek argitu zigun

gure juiziyua

eta pentsatu gendun

barka traiziyua

asetzeko goguak

ta anbiziyua

etorkizuna dala

telebisiyua

Eraiki bitartian

gure eskulturak

erabakiya degu

kitto kalenturak

honaino irratiko

gure abenturak

nahikua min sufritu

du euskal kulturak

Aprezia gaitzaten

euskaldun herriyan:

horra bertso zahar batzuk

estilo berriyan

saiatu gera behintzat

al gendun neurriyan

gozagarriyak bitez

zuen belarriyan

 

12. Mendiya, itsasua

edo eta parke

alperkeriya ere

izan leike arte

ez gera ibiliko

hemendik aparte

eskerrak biyotzetik

eta hurren arte

NIRE KONTRA ESANAK