Irun eta Hondarribia, bi alarde musikal

Atzo, ekainak 30, Alardea izan genuen Irunen San Martzial egunez -irailaren 8an ospatzen da Hondarribian-. Eta gaur, “Poliziak babestuta, berriz ere” irakurri dugu Berria egunkariko kronikan: “Jendez bete dira bide bazterrak alarde parekidea bertatik bertara ikusteko; hala ere, atsekabea azaldu dute aurten ere azken metroak polizien babesarekin egin behar izan dutelako, `18 urte eta gero´. Herritar ugarik bizkarra eman diote alarde parekideari Kale Nagusian“.

Txingudiko afera Euskal Herrira musikariek ere hartu dute ahotan, eta horren isla, gaur bi talderen kantu bana dakargu leiho honetara. Irun eta Hondarribia herrietako alarde parekidea vs. alarde tradizionalistari buruzko bi alarde musikal.

Bi bikote (gipuzkoar) kantari, Morau & Beñardo batetik eta Ciclos Iturgaiz bestetik.

Morau eta Beñardo parearen “Arrainentzako himnoak” azken lanetik “Hondarribia 2012” kantua hartu dugu -herri hortako irudiak dira bideoan ikusgai-; gogoetatsua eta euskaraz emana.

Ciclos Iturgaiz desagertuen “Guateque” lanetik -biak ala biak autoekoiztuak-, “Flautas, putas y escopetas”; gordina eta gazteleraz emana.

Bideoen ostean hitzak ere paratu ditugu, bi kantuak ondo uler daitezen.

.

“Hondarribia 2012” (Morau eta Beñardo, “Arrainentzako himnoak”)

Festa eguna da igandea ziurrenik
zeru gehiegi dituen egun bat
puta esan dio 10 urteko neskatoak
eskopetarekin doan emakumeari
ama kezkatua dago
haurrak ez duen igandeko soinekoa zikinduko
izozkiarekin
Festa eguna da festa normala ziurrenik
errudun gehiegi dituen egun bat
ernegatua dago uniforme beltzeko andrea
kasko gorria jantzita dagoen beroarekin
lanerako hain gogo gutxi
berak ez luke parte hartuko ezta sexua aldatuta
ere
Ez atera plastiko beltzetik
bihotza hautsiko dizute
ez atera plastiko atzetik
mundua zaunka ari da hemen
Festa eguna da Leire eta lagunentzat
harresi beltz honek alde bakarra dauka
ez dira neska txarrak ez diote kalterik opa inori
oihuka ari dira kale bazterretik
beranduago txalotuko dute
orain dauden leku beretik
beraiek bakarrik dakiten mutil hori.
.

“Flautas, putas y escopetas” (Ciclos Iturgaiz, “Guateque”)

Que te puedes esperar, de una ciudad tan fea,
De extrema sordidez, de noches con peleas.
Que te puedes esperar, de un paso fronterizo,
Puticlubs y policias, farlopeo y mucho vicio.

Que te puedes esperar, de sus fiestas patronales,
Una fiesta muy chunga, le llaman el alarde.
Y los hombres van de hombres, se creen unos señores,
Ellas de putillas, como lo eran ya entonces.

Las tropas de Napoleón, tenían mucha tela,
A sus pies las cortesanas, las mozas de la aldea
Además servían agua, eran las cantineras.
y les limpiaban los sables, a las tropas francesas.

Estos irundarras, no digáis que no dan pena,
La mitad eran cornudos, y encima lo celebran,
El alarde de Hondarribi, no le va a la zaga,
Y aunque se hable más euskera, es igual de facha.

Con sus ridículas flautas y las putas escopetas,
Que las carguen de verdad y se disparen a sus cabezas
Y no les discutáis, que son como una secta,
Se creen que son distintos, luego dicen los de ETA.

Me cagüen en el alarde y en toda la tropa,
Que cosa más rancia, son peores que la Roja.
Lo del alarde mixto, que no queremos mixto,
Ni vegetal de pollo, El alarde es puto rollo.

Irun eta Hondarribia, bi alarde musikal

5 pentsamendu “Irun eta Hondarribia, bi alarde musikal”-ri buruz

  • Fermin eta Duten “Bidasoa Fundamentalista” ahaztu gabe: https://www.youtube.com/watch?v=w4CCLxMiJMk

  • Irun ta Hondarribiko Alarde tradizionalak iguaingarriak iruditzen zaizkit biak baina Irunekoari buruz gehio dakidanez hortaz zentratuko naiz.

    Ez dut ezagutu ordaindik Alardea zergatik ospatzen dan jakiten duen Iruneko biztanlerik.
    Askorekin hitzegin ta gero argi gelditu zait ez dakitela zergatik ospatzen dute ta ez dakite zertan datza azkeneko 30 urteak kenduta. Bai tradizionalekuak ta parekidekoak ere, baina parekidekoak festa batera joaten dira inor diskriinatu gabe ta ez dute historia diskriminatzeko argudio bezala erabitzen.

    “Grazia” egiten dit erraten didatenean (aitzaki ona balitz bezala), beti horrela izan dela, ta tradizio bat baino gehio izan dutela diezunean, askok ez dakite.
    Tristea da nola emakumeei burua jan dieten ta Gizonak milakatan parte hartu dezakete baina neskak “elegituak” izan dira bereziak balira bezala, ta kontrakoa danean gainera.

    Tradizioa jarraituta erraten diezunean Euskara jakin gabe ezingo zirela atera (Iruneko asko ta asko Espainiatik etorritako ta haien semeak bait dira, erraten diezunean gaur egun dagoen alkatea tradizioa jarraituta ezingo zela alardean atera hala nahiko balu harrituta gelditzen dira, erraten diezunean Frankismoan tradizioa beste bat zela, ez dakite…

    Baina benetako aitzakia ta ez dut txantxetan erraten, lagunekin irteteko aukera da,
    Hau da, ezkondu asko, ez dute Alardea emazteekin ospatu nahi, lagunekin baizik, ta Alarde tradizionala hori ahalbidetzen die, emazteak bazterrean uztea, ta potroak ez dituztenez emazteei errateko lagunekin atera nahi dutela, mota guztietako aitzaiak asmatzen dituzte.

    Bukatzeko, teoria bat baino gehio dago iruneko Alardearen ospakizunarekin, teorietako bat, gure anaien aurka izandako burruka bat aipatzen da (ez dakit horregatik dan), burruka hori ospatzen ari ba dira, ea Alardea kentzen dute ta Abertzaleak lotsatzen diran.

    Defendatu behar zirela eraso baten aurka? Bale, baina ospatu behar izatea konkistatu gintuztelako gureak ziran herrikidekin guda izan genuela ez dut batere ondo ikusten.
    Gipuzkoako Kanoien historio hori bezala (kanoiak bakarrik aukritu zituzten baina lorpen militar moduan azaltzen zan), anaien aurka burrukatu ginalako (leku gehienetan gertatu dira burruka hoiek konkistarekin ta gabe) ospakizun edo edozein motatako laudorioak, ez ditut zuzenak ikusten.

    Ta edonor egin like proba, Irundarrekin hitzegin ezer jakingo ez bazenute bezala ta flipatu.

  • Aaaaiii gure emakumeak, hori pazientzia eduki beharra… beti mutillon kontuk izorratzen. Mutillok lasai kartetan jolasteko elkarte gastronomiko bat sortu dugula? Hor daude emakumeak bertan sartu nahiean. Mutillok anaitasun osoz mutil-dantza izenekoa sortu deula gure arten dantzatzeko? Hor daude emakumeak salaketa jartzen. Mutilak gerra-kontutan zaletuak geala ta desfile bat antolatu deula frantsesak herritik bota genun eguna ospatzeko? Hor daude neskak gure arropa jantzi eta desfilatu nahiean. Guk zuen auto-defentsa edo pilates klase hoiek salatzen ditugu? Sartzen gara zuen kontuetan? Emakumeen etxe hoita juten gea kartelekin protesta egitera? Ez! Zeren bost axola zaizkigu zuen kontuk, zuek aldiz ezin zeate bizi gu izorratu gabe, eh? Ale, orain agertu daitezela gainontzeko pagafantasak zuen izen ona defenditzera

  • Frantsesak herritik bota zenutela ospatzen dezute ala milizia foralak?
    Gizon gaixoak, historian zehar emakumeak (ta emakumeak ez direnak) zapaldu ditugula, eskubideak kendu, animaliak bezala tratatu, bizitza publikotik at utzi….
    Gizonak ta neskak era pribatuak ia nahi dezutena antolatu dezakezute ta zuek ordaindu, zerbait publikoa danean ezin da inor baztertu, ez emakumea delako , ez beltxa dalako, ez musulmana delako….Ta Alarde pribatuari kale garbiketa ta guzti ordainaraziko nien.
    Ezpatata dantza mutilak soilik dantzatzeko sortu zela? Zer sortzen zan duela ehundaka urte emakumeentzako? Duela 50 urte?

    San Martzial gizonak ospatzeko festa bezala sortua izan dela? Orduan konfirmatzen ari dezu emakumeak baztertzen dituzuela, baina gero denak festaren parte dira ez?

    Ta sortu zaneko tradizioak zergatik ez dira mantentzen?
    Ze demagun zuk diozun gudagatik sortua dela (ez dela egia zuen artean ados jartzen ez zaretelako), gero partehartzeko bakarrik gizona izatearekin ez zan nahiko, ta hori bai hala dela, orduan? Zergatik gizon atzerritarrak, Gipuzkoatik kanpo jaioak , parte hartu dezakete?Nolatan parte hartu dezakete hidalgoak ez direnak edo Gazteleradun elebakarrak? Tradizioak aldatzen dira bakarrik gizonak nahi dugunean? Ta Alardea izan dituen 7 tradizio ezberdinak zer dira ba? Ta Denboraren poderioz gehitu zaizkien tradizioak? Nola gehitu ziran lehen tradizioa ez bazan?

    Ba garaiko ohiturak ta botereak aldatzen diren heinean aldatzen dira, gauz mordoen antzera, ta gauden garaietan, emakumeak diskrimintatzea festa batetik baztertuz iguingarria izateaz gain, atzeruntz egitea da.

    Tradizioa jarraituz, gaur egun bakarrik gizonak antzeztuko zuten, ze lehen paper guztiak bakarrik gizonak egin zitezkeen, tradizioa zentzugabeei jarraituz…

    Ta zuk diozun guda hortan, ez zela Frantsesen aurka horrela orokorrean izan, (hortaz zerbait ikasi al dezu?), emakumeak parte hartu zuten, muga igaro ta gion mordo akatu zituzten.
    Diskriminatzea ez da zilegi, baina diskriminatzea ezagutzen ez dezun hisotioa erabiliz….
    Pagafanta? Lehen pagafantak Alardeko ezkonduak dira, ta koldarrak ere, baita neska dutenak ta ez diranak ausartzen erratera, beraiek gabe atera nahi direla. Ta hori niri bat baino gehio aitortu dit, hori bai, festaren historioaz ezer ez dakiela ta bere argumentu guztiak urretik bota ta gero.

    Ta guda izatekotan, ez zan Frantsesekin izan. Mertzenario Frantses ta Alemaniekin diote batzuek (Espainiolen historialariak, gezur askotan harrapatuak, garai hauetan adibidez, historialarientzako Nafarroa ez zan subjetu politikoa)), ta dakitenak gure anai Nafarren aurka dela diote.

    Ta ez dut erran ez zirela babestu behar erasotuak badira, baina ospatzea konkistatu gintuztela ta gero gure Naziokideekin hil biziko burrukak izan genituela…. Lotsagarri baino gehio iruditzen zait, miliziak ospatzen badira….

    Baina jada diot Irundarrak ez direla ados jartzen ta gehienak internet gabe, ze gudari buruz ari gerala galdetzen badiegu, ez dakite, zer diran Milizia foralak galdetzen badiegu, ere ez dakite….
    Frantseak zeuden, baina baita Gaskoiak , Nafartarrak…

    Tradizioa jarrai dezagun , hurrengo Alarde tradizionalean atera nahi duten Gizonen %50rra kanpoan utziko dituzue orduan?

  • Ez dakit zergatik horrenbesteko nahasmasa gai honekin. Parte hartzaile biak argi daude zeintzuk diren:

    1) Espainolistak. Gure lurra zapaldu eta gu erahil gaituzten ondorengoak ospatzen Frantziarrak eta Euskaldunak hil zituztela. Ez dago ezer berririk.

    2) Feministak. Hauek ere españolistak, beren nazioa axola ez zaielako aginduan dagoen erregimenaren aurrean belaunikatzen dira eta parte hartu nahi dute.

    Gu, euskaldun zintzook, sexismoa gaitzestu eta gure nazioa goraipatzen dugunez, alardeen aurka gaude eta boikot egiten diegu.