Beldurrezko estreinaldiak!

Beldurrezko estreinaldiak! –

Estreinaldiak: Urriak 25

Abuztuak 10, estreinaldiak

Another day of life

Raul de la Fuentek eta Damian Nenow zuzendariek elkarlanean aurrera ateratako ekoizpena da, Ryszard Kapuschinski kazetariaren idatzietan oinarritutako lehen zinema egokitzapena. Eleberri grafikoen itxura hartzen duen animazioa eta irudi errealak tartekatuz, Angolako independentzia gerran murgilduko dira bi zuzendariak, umiliatutako eta ahaztutako herritarren aldeko borrokarekin kazetari poloniarrak bat nola egiten duen erakutsiz.

1975an Angolara bidaiatuko du, eta mundu eragina duen gerra ahaztu batean borrokan topatuko ditu bertako gazteak. Ezagutuko duen panoramak bizitzarekiko duen ikuspegia aldatuko dio betiko. Ikusitakoak ikusita, konturatuko da ez duela nahikoa kazetari lanarekin, eta bere jarduna birplanteatuko du. Kazetariak Angolan emandako hiru hilabeteen kontakizun gordina egingo du ikus-entzunezkoak.

Quién te cantará 

Lila Cassen espainiar abeslari arrakastatsuena zen 90eko hamarkadan, egun batetik bestera misterio handiz desagertu aurretik. Hamar urteren ondoren, eszenatokietara arrakasta handiz itzultzeko prestatzen ari da Lila, baina esperotako eguna baina apur bat lehenago oroimena galduko du istripu batean. Violeta bere alaba Marta gatazkatsuaren mepe bizi da. Egunero, errealitateari ihes egiten dio zoriontsu bihurtzen duen gauza bakarra eginez; hau da, lan egiten duen karaokean Lila Cassen itxura hartzen. Egun batean, proposamen liluragarria jasoko du Violetak: Lila Casseni berriro ere Lila Cassen izaten erakutsi behar dio.

Halloween

Jon Carpenter zinegilearen Haloween (1979) film ikonikoaren bigarren atal berantiarra da. Jamie Lee Curtis izango dugu protagonista, orain hamar hamarkada gorpuztutako pertsonaiaren gorputzean berriro ere, eta urte luzez atzetik kendu ezin izan duen Michael Myers maskaradunari aurre egiten ikusiko dugu azkenean.

Goosebumps 2: Haunted Halloween

Koskortzen hasi zareten zinezaleak, zuetako inork ahaztu al du nerabe gineneko Goosebumbs telesaila? Heldu da garaia zakur begigorri horren irudiarekin belaunaldi berriak izutzeko! R.L. Stine idazleak idatzitako liburu sortan oinarrituko da  etxeko txikiak Haloween egunera gerturatzeko saiakera hau. Akaso marrazki bizidunez osatutako irudiak baino zerbait gehiago behar da sorgindutako etxeak piztutako beldurra baretzeko.

The Guernsey Literary and Potato Peel Pie Society

1946. Arima askeko idazlea da Juliet Ashton protagonista. Bigarren Mundu Gerra osteko Guernsey Island-en bizi da, eta harreman estu eta berezia eraiki du bertako biztanleekin. Egun batez, lurraldeko biztanleen esperientziak biltzen hasiko da hurrengo liburu baterako.

Le retour du héros

1809a, Frantziaren kontrolpeko lurralde batean. Ospe handiko barku kapitaina da Neuville, eta zorioneko gizona ere bai. Pauline gaztea maite du, eta emakumeak harekin ezkontzeko galderari baiezkoa ematea lortu berri du. Zoriontasuna efimero samarra izan ohi da, ordea, eta gerrara deitua izango da egun batetik bestera. Gizonaren berriak jasotzeari utziko dio emazteak, eta zimeltzen joango da gutxinaka.

Elisabeth arreba sartuko da jokoan orduan, eta Paulineri gutunak idazten hasiko da Neuvilleren izenean. Elisabethen errelatuek guda heroi bat bilakatuko dute protagonista, errealitatetik oso urrun.

El fotógrafo de Mauthausen

Mauthauseneko konzentrazio-esparruan harekin batera giltzapean dagoen preso talde baten laguntzarekin, bertako ankerkeriak agerian utziko dituzten argazki negatibo batzuk zelaitik ateratzeko saiakeran bere burua arriskuan jarriko du Fracesc Boix protagonistak.

Boixek eta bere kideek zelaitik ateratako argazki horiek pieza gakoa izan ziren 1946ko Núrenberg-ko epaiketan goi-kargu Naziak kondenatzerako orduan.

estreinaldiak
Gaiaren inguruan gehiago jakiteko, zatoz ZINEAra!
Beldurrezko estreinaldiak!

Euskal pantailaren gunea