Estreinaldiak: Azaroak 15

Estreinaldiak: Azaroak 15 –

Estreinaldiak: Azaroak 15Estreinaldiak: Azaroak 15

.

Madre

Izen bereko film laburraren egokitzapen luzea egin du Rodrigo Sorogoyen zuzendariak. Elena protagonistak Frantziako hondartza batean galdu zuen Ivan semea. Denbora bat igaro denean, Elena hondartza horretan bizi da, eta argi izpiak somatzen hasi da tunelaren amaieran.

Film labur formatua arrakasta pilatu zuen filmak, itxura ezin hobea hartu du ere iraupen luzeko formatuan.

.

Ford v. Ferrari

Carroll Shelby automobilen alorreko ameslaria eta Ken Miles pilotu britainiarra buru dituen ingeniari eta disenatzaile estatubatuar talde bitxi bat da filmaren protagonista. Enkargu berezi bat jasoko duten Henry Ford II. eta Lee Iacoccaren izenean: Ferrari taldearen nagusitasunarekin amaituko duen kotxe berri bat eraiki beharko dute, 1966 urteko Mundu Txapelketaren garaile bilakatuko dituena.

.

Si yo fuera rico

Egun batetik bestera aberatsa, oso aberatsa, bilakatuko den gaztea da Santi protagonista. Arazorik egon ez dadin, inori ez kontatzeko erabakia hartuko du: ez lagunei, ez bikotekideari.

.

Mon chien stupide 

Adin ertaineko idazlea da Henri protagonista, sormen krisi batean betean murgildutakoa. Zein dira bere porroten, sexu abstinentziaren eta bizkarreko minaren erantzuleak? Haren ustez, bere emazte eta seme alabak.

Bere bizitzaren balantzea egingo du: gehiago biziko ez dituen sexu harremanak, inoiz gidatuko ez dituen kotxeak… Metro terdiko txakur bat helduko da etxera orduan, familiako guztien gorrotoa ez ezik, protagonistaren maitasuna piztuko duena.

.

One Piece: Stampede

Borrokarako unea da. Anime saga ezagunaren jarraitzaileak piratak, marineak Gerraren Zazpi Gizonak eta Gudaroste Iraultzaileak nahastuko dituen batailaren lekuko izango dira, Piraten Jaialdiaren ospakizuna dela eta.

.

Das Vorspiel / The Audition

Biolin irakaslea da Anna protagonista, Berlingo musikari gazteentzako eskola batean. Bere kideen iritziaren aurka, Alexander gaztearen onarpena berretsiko du Annak, aparteko talentua erakutsiko baitu mutilak.

Laguntza handia eskainiko dio haurrari, etxekoak haserretzeraino. Annaren obsesioak, ordea, gora egingo du. Arrakasta lortzeraino.

Estreinaldiak: Azaroak 15

Euskal pantailaren gunea