Azala

iturrino-1.jpg

Kontsultak argi erakutsi du, bi azalen artean A aukera duzuela nahiago. Zortzi lagunen aldea atera dio B aukerari. Eskerrik asko galdeketa honetan eskuartu duzuen guztioi. Ez zarete makalak. Hala ere, etxekook —eta editoreak berak ere bai—, B aukera dugu nahiago. Beraz, enpate tekniko bat dago. Zer egin? Bada, zirt edo zart egin behar honetan, B aukeraren alde egingo dugu. Saiatuko naiz gure hautua argitzen.

A azalak lan handiagoa eman dio Sonia Uribe lagunari: egurrezko kaxatxo txiki batzuk egin, purpurinaz margotu, argazkia atera, argazki hori photoshopean landu… Baina kontua da, kutxa zatikatu horrek eleberrian kontatzen denarekin harreman zuzena duen arren, giro misteriotsu eta kriminal bat itsasten diola liburuari. Primerakoa litzateke polizia-eleberri baterako, esaterako. Baina ITURRINO HANDIA ez da batere halakoa. Ez du inongo kutsu ilunik.

B azala istant batean egin zuen Soniak, marraztu eta kito, baina ene irudikotz, primeran biltzen du nobelaren kutsua eta, gainera, emakumeari jarritako bi buru horiek ezin hobeto etorriko zaizkio irakurleari. Gainera, Matisse, behin bada ere, aipatua da orrialdeetan zehar. Halaber, margo ederra da, kolore atseginagoak ditu eta baliteke komertziorako hobea izatea azal hau bestea baino.

Horixe gertatzen da beti, zalantza nagusitzen dela ororen gainetik. Horregatik, primeran datorkigu Charles Olson poeta amerikarraren esaldi hura, eleberriaren kortesia orrian ere jarriko duguna: Dakiguna egiten dugu, zer egiten dugun jakin aurretik.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

24 pentsamendu “Azala”-ri buruz

  • Edo Marles Kulson poeta daniarrak esan zuen bezala, “Guk nahi duguna egingo dugu, zuek zer nahi duzuen jakin arren”.

  • Markus jauna, ez dut gogoan zuk kontsultan parte hartu izana. Dena den, kontsolatuko al zinateke A aukera erabakitzen badugu, azkenean? Nahi al duzu hori benetan egitea?
    Segur naiz, hala ere, eta egiten duguna egin, zerbait egingo dugula txarto, ez da hala?

  • Tongo! ja ja… Bueno, norberak nahi duena egiten du bere azalarekin edo blogarekin, diot nik.

  • Ez nuen parte hartu kontsultan, baina ondo egin duzue: aukeratu duzuen azala erakargarriagoa da.

    Luistxo, iritzi eske baino ez zuten egin galdeketa! Baina, a posteriori bada ere, hona nere aldeko botoa 🙂

  • Ba nik bai, nik hartu nuen parte kontsultan eta esan beharra daukat kontu hau guztia tongo hutsa iruditzen zaidala (ja, ja-rik gabe). Zergatik ez zitzaigun orain konatxe jaunak ematen digun informazioa aurretik eman? Ez dut esaten plotaren nondik norakoak kontatzea, baina behintzat, joder, ba orain esaten digunaren berri ematea bai, gutxienez. Bere argudioek zentzua dute, ez dut ezetzik esango, baina gure parte-hartzea (nire kasuan behintzat, irakurlegoaren parte-hartzea) gutxiestea iruditzen zait, A aukerak goleadaz irabazi baitzuen. Horrek guztiak honako galdera logikoa planteatu beharra dakar: zein zen kontsultaren xede nagusia, liburuarentzako azal hoberena aukeratzea, ala publizitate kanpaina bat burutzea? Edo beste galdera hau ere, aurrekoarekin lotuta eta iritzia eman zenutenoi zuzendua: zenbatek izan zenuten kontsultaren berri Sustaturen bitartez? (Orain bai: ja, ja)

  • R. Xalba Garez 2007-01-18 13:44

    Beno, moskeatutako botoemaleok… “egile zalantzati” omen zenari ez baina liburu honen salmentari zuzendu zeuon patrikaren protesta. “Marketing biral”az zeozer entzun al duzue? Ba halakoxea dirudi honek…

    -“Aizue barkatu… ei, ei, arreta piskat mesedez…! Hemen nago, bai! Jo, osea.. eske beittu, pentsa ze estupendo ta zorteduna naizen… liburu azal bat ez baina bi ditudala aukeran… eta eztakit zein hartu, lagundu porfaaa…”.

    Beste batzuk irakurleari liburua nola bukatu galdetzen diote… edo Telebistaren kasuan, zein personaia kendu… etab.

  • Parte hartzaileoi trufa egiteagatik, liburua fotokopiatu dut. Bai horixe.

  • Zorionak! Liburua salbatu duzue!

  • Gezurra dirudi! A zer jenioa duen jendeak. Badirudi gauzak beste modu batera esan behar direla, xehetasun nekagarriekin. Ba, hara, “etxekoak eta editoreak” diodanean, hau dena eta gehiago esan nahi dut:
    Maite B
    Jon Peli B
    Sara B
    Hasier B
    Sandra B
    Gorka B
    Laurence B
    Mikel B
    Madame Sallenave A
    Monsieur Sallenave B
    eta Pilar B

    Ezin al dut horien iritzia kontutan hartu? Horiek ez didate iritzia alua.mundua.com-en emango, ahoz esan didate eta. Euretako batzuk ordenadorea pizten ere ez dakite. Bestalde, “kontsulta” hitza erabili nuen, “kanpokoen” iritzia ezagutzeko. Eta eskerrik asko, parte hartu duzuen guztioi. Ezagutu dut zuen iritzia. Gertatzen dena da, emaitzaren parekotasunak zalantza handitzeko baizik ez didala balio izan azkenean. Baina ez dut uste horregatik hala jarri beharra dagoenik. Eta fotokopiak egin nahi dituen horri, zera: lasai, ez du horrela ibili beharko, Susa eta blog honetan bertan egongo baita zintzilik ITURRINO HANDIA, nire nobela guztiekin egin dudan bezala. Zorionez ez gara honetatik bizi eta.

    .

  • Gezurra dirudiela? Jenioa daukagula? Guztiok ados egongo bagina eta zorionak emateko bakarrik idatziko bagenu, ba… asuntoak ez luke saltsarik izango. Ze pena, oraingo zure azalpenek konbentzitu naute. Zorte on eleberriarekin.

    Aurrerantzerako kontuan izan William Blake-k esaten zuena: “Opposition is true friendship”. Edo beste modu batean esanda: “Giving blow jobs ain’t no fun.”

  • R. Xalba Garez 2007-01-19 13:43

    Bai, arrazoi, fotokopiagileak jai dauka. Kasu honetan “marketing birala” ez da liburuak saltzeko, jendeak irakur dezan lortzeko baizik! Horretarako ere, tamalez, hamaikatxo akrobazia egin behar mundu arrano honetan.

  • R. Xalba Garez 2007-01-19 13:47

    Marketing biral gehiago, XL (r)?

    ];-}

    This is literature… not much to do with planet Earth.

    Do you really think anybody here knows what “blow job”s are about? I honestly doubt it.

  • Eskertuko nizueke ingelesezko horiek euskaratuko bazenituzte. Beste bizpahiru hizkuntza badakizkigu, baina ingelesa ez hainbeste. Izan ere zenbaitzuk erabakita daukagu lehenik geure herriko hiru hizkuntzak jakitea (euskara, gaztelania, frantsesa) eta gero sinpatikoen egiten zaizkigun beste batzuk. Zoritxarrez, ingelesa ez dago rankinaren lehen postu horietan. Eskerrak aurrez.

  • R. Xalba Garez 2007-01-19 17:09

    Beno, konatxe, anfitrioi ona izan ta utzi orain guri pixkoat parre egiten, ala? Eta bestalde, hain perpausa laburrak entelegatzeko gai izango al zara, igelesez benik’e, ezta?

  • r. xalba garez 2007-01-19 19:06

    Barkatu Konatxe. Arrazoi osoz eskatu duzu itzulpena. Hiztegia eskuratu ta egingo dizut… Laster arte.

  • Barka, ez nekien hizkuntza kontuetan ezer erabakita zeneukatenik (euskera erabiltzeaz gain noski). Ingelesa sinpatikoa ez zaizuela egiten? Niretzat ere amets gaizto bat izan zen denbora luzez, baina azkenik tontoenak ere ikas dezekeela frogatzea lortu nuen, erdipurdika bada ere. Apur bat harrituta nauka Xalbak eta biok idatzi ditugunak ulertzeko norbaitek arazoak izan ditzakeela entzuteak. Beraz, hona hemen nik idatzitakoaren itzulpena (nire itzulpena):

    ‘Opposition is true friendship’ = ‘aurka egotea egiazko lagun izatea da.’

    ‘Giving blow jobs ain’t no fun’ = ‘zakilak xurgatzea ez da dibertigarria. ‘ (zentzu metaforikoan, jakina)

  • Zakila xurgatzeari buruzko kontuez, XL, maitea, baditut aholkulari eta lagun hobeak zu baino: blog honetako anaia maitea dugun Alvarez Rabo jauna, hain zuzen ere. Xurgaketaren gai horrek kitzikatzen bazaitu, biziki aholkatzen dizkizut haren http://chupameelrabo.blogspot.com/2007/01/sobre-el-infinito.html eta, batez ere, beste hau: http://chupameelrabo.blogspot.com/2007/01/ya-pondr-uno.html
    Irakurketa eredugarri horietan zeure bizitzari zentzu bat aurkituko diozulakoan, arraiki agurtzen zaitut, mais, on peut dire, aussi, cést ici qu’on taille les pipes?

  • Mon dieu, zin dagit ez nuela nik inor molestatu nahi, ez modu pertsonalean bederen. Zentzu metaforikoaz ari nintzen gainera. Eta hori gutxi bada, Blaken aipu ezagunaren berrinterpretazioak umore puntu bat zeukala uste zuen idazten duen gizarajo honek. En pin, espero dut, moskeatutakoez gain, norbait dibertitu izana.

    Arrazoi duzu konatxe, Alvaroz Raboren jakituria sekulakoa da. Egia esan, erabat txundituta nauka XXI. mendeko pentsalari horrek. Bereziki sakona, zer dinot sakona, iradokigarria iruditu zait honako pasarte hau: “Cuando el tipejo que tiene por pareja le llene el paladar de lefa, repte rápidamente hacia la boca del macho y, por medio de un beso apasionado, pásele toda la mercancía a su boquita de piñón. Que luego él haga lo que quiera con su semencito de los cojones.”

    Hala ere, gehiago kitzikatzen nau frantsesa ikasteak, tamalez ez baitut hizkuntza (esaten dutenez) eder hori piperrik ere ulertzen (mondie-ka eta yemapel-ka has naiteke, baina besterik ez). “…me, on pe dir, se isi kuon tail le pipe?” Ondo ahozkatu ote dut? Hala bada, ummm, nork esan dezake hori ere iradokigarria ez denik, fonetikoki bederen.

  • TXUPAMELAPOLLA 2007-01-20 12:56

    Bueno…bueno…. jente inteligentea dabil antza blog honen inguruen…. bai. Bueno konatxe, onartu beakok, portadean inguruen sortu doken elkarrizketa hau umekeri pute bat baño eztala ezta…. eta ezeiztek beste inok esandako zite intelektualillo bategaz erantzun… ia hik heuk hire bizimoduen sentzune argi badekok…. besteok argi ikusten juk eta…
    ieup…. ok (hau ingeleses).

  • r. xalba garez 2007-01-22 13:37

    Beno, ikusten dudanez neure partea itzuli beharrik ez dago. Atutale!!!

  • Ba niri ez zaizkit bereziki erakargarriak egiten, ez bata, eta ez bestea. Azken aldian marrazki gehiegitxo ikusi dut Susakren azaletan. Helburu jakinik gabeko irudiak, kontundentzia edota anbiziorik gabekoak. Azalak arriskuz egindakoa behar du. Batzuk gorrotatu egingo dute, besteek maitatu. Liburua bera bezala. Uste dut irudi atseginak egiteko joera nagusitu dela, ikusteko gozoak, baina, finean, ondo pentsatuta, indiferentzia sortzen dutenak. Agian diseinuaren problema da: diseinugintzak irudia bera hartzen du kontuan, eta irudiaren helburua ahaztu.
    Uste dut Kukuxumuxu fenomenoak gertuegi hartzen gaituela, gu txit urrun sentitu arren. Publiak dena irentsi du, marrazki eta irudi azkarrak, errazak eta muinik gabekoak.
    Nahiago nuke azal itsusiago bat, baina ideologiaz hornituta, jesus, posizio batekin, apostu bat… zerbait!
    (Ez naiz Paddy Rekalderen liburuaren azal ereduaz ari, NOSKI. Egizue kontu, liburu horren argazkiaren eta Carrafoureko argazkien artean ez dagoela horrenbesteko alderik).

  • Sonia, guztiz egin zait interesgarria zure iruzkina. Hala ere, benetan diotsut, azalen egilea den beste Sonia, ez dela batere kukusumusuzalea. Beste bide batzuetatik dator bera (arte ederrak, arteleku…). Eta beste ohar bat ere bai: “diseinugintzak irudia bera hartzen du kontuan, eta irudiaren helburua ahaztu” diozu, ez da gure kasoa. Bi azalek dute erabateko lotura nobelarekin. Areago, hautatu dugun bigarren azal hori, giltzarri izan daiteke irakurle askorentzat. Hori uste dut, behintzat. Baina, bai, ulertzen dut zer diozun, eta ez zabiltza batere oker.
    Besarkada.

  • Soniarekiko errespetuz esan dut, e!
    Nabaria da, bai, badakiela zertan dabilen. Akaso, lehia beharko, luke.
    Azalekiko kultura begenu, liburuekin bezain beste haserretuko bagina,
    azal on batengatik burua hautsiko bagenu, Soniak ere beste maila
    batean egingo luke lan, bereagoa den maila batean, hain justu. Pottokekin
    dabilen zaldi purasangrea da, parekaketa txar bat egiteagatik.
    Besarkadak zuretzako ere.

  • Soniaren azken mezuarekin erabat ados nago.