Orri traizioneroa

8:00

-Ikas ezazue aprobatu nahi baduzue.- Geografia fisikoko irakasleak, irrifarretxoa hortz artean ezkutatu nahi zuelarik.- Futbolean ibiltzeak lesionatzeko arriskua dakar, judo egiteak hiltzekoa ere- nire begiak bere begiradaz laztanduz- ikasteak aldiz, gauza onak bakarrik aportatzen ditu. “Aupa hi!!!” diot nere barrenerako.

20:00

Irakasleari kasu egin, eta ikastea otu zait. Motxila zabaldu eta geofisikako koadernoa hartu dut.

Kodernoaren barnean gordea nuen ariketen orri bati bi hatzez heldu diot; orduan, nola ez, mobila erori zait eta jaso behar… berriz lehengo ikasle posturara itzultzean “danba”, maiaren kontra. Malkoa eta guzti atera da ene begien ertzetatik, betazalak bustiaz.

Orria heldu bi eskuez, zirrara arraro bat nabaritu, eta aiztoa bailitzan ebaki bat egin dit erdiko hatz luzean. Odol anpulua.

Fuck you.

OAE

Ekaitza bainuontzi batean