[Zinema Euskaraz] Ausarki Yeti dibertigarria
[Zinema Euskaraz] Ausarki Yeti dibertigarria –
Zinema Euskaraz programaren eskutik, bi film helduko dira gaur euskaraz aretoetara. Batetik, sarrera honetan mintzagai dugun “Small Foot” edo “Ausarki Yeti dibertigarria” eta bestetik, “Horman Erlojua duen Etxea”.
2018ko film estatubatuarra da “Small Foot” (97 minutukoa), Karey Kirkpatrick zinemagileak zuzendua eta idatzia, Clare Sera gidoigilearekin batera; adin guztietako ikusleentzako animaziozko abentura. Gurean, 3Dan egindako abentura animatuak iragan Zinemaldian izan zuen aurre estreinaldia, Dani de Vitoren parte hartzearekin.
Filmak norabide berri bat emango dio mito bati: Yeti gazte eta bizkor batek ustez existitzen ez zen zerbait aurkituko du, gizaki bat. Gizakiaren inguruko albiste horrek zirrara sortuko du yetien komunitate xumean; izan ere, pentsatzen hasiko dira haien herrixka elurtutik harago zerbait gehiago egon daitekeela. Aurkikuntzaren balioari, adiskidetasunari eta pozari lotutako istorio berri bat da filma.
Hispanitatearen eguna ospatzeko, 4 film euskaraz zinema aretoetan:
“Horman erlojua duen etxea”
“Small foot (euskaraz)”
“Black is Beltza”
“Oreina”
Ikusi zinema euskaraz!