Aste Santua eta Pazko Astea Igartubeitin

Igartubeiti Baserri Museoa zabalik izango da apirilaren 1etik 6ra. Ohiko bisita gidatuez gain, Urola Garaiko beste museoekin eta zerbitzuekin batera, familientzako planak antolatu ditugu. Igartubeitin, apirilak 2, 4, 6, 8, 9, 10, 11 eta 12an “Baserriko gailetak” jarduera eskainiko dugu 16:30etatik 18:30etara.

  • BISITA GIDATUAK INTERPRETAZIO ZENTRORA ETA BASERRIRA

11:00-12:30: Euskaraz

12:30-14:00: Gazteleraz

17:00: Taldearen arabera

Apirilaren 2tik 6ra. Ostegunetik astelehenera, bi egunak barne.

Pazko astean, apirilaren 8tik 12ra ere bai.

Prezioa: 4 € pertsona bakoitzeko. 10 urtetik beherako umeak doain.

* Ostegunean, sarrera doakoa denez, 1 € pertsona bakoitzeko.

Gazta pintxoa eta sagardoa, sagar zukua aukeran: 3 € pertsona bakoitzeko.

Aurrez izena eman igartubeiti@gipuzkoa.eus edo 943 72 29 78 telefonoan.

  • BASERRIKO GAILETAK TAILERRA

Zure gailetak egiten ikasteko tailerra.

Arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara.

Apirilak 2, 4 eta 6.

Pazko astean, apirilaren 8tik 12ra ere.

10 pertsonetako taldea osatu beharra dago.

Prezioa: 4,5 € pertsona bakoitzeko.

Aurrez izena eman igartubeiti@gipuzkoa.eus edo 943 72 29 78 telefonoan.

Urola Garaiko eskaintza bateratua ikusi.

Aste Santua, bisita gidatuak, Igartubeiti, tailerra

Zer duzu buruan “Aste Santua eta Pazko Astea Igartubeitin”-ri buruz

  • Merezi du benetan, ni bitan egon naiz eta oso interesgarria da. Ze gutxi dakigun orduntxe ohartzen zara, gainera azalpenak ematen dituen edo zituen mutilak asko balio du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude