Arte[faktua] 180: John Andueza idazlearen ‘Luaren itzala’

Arte[faktua]180: John Andueza ‘Luaren itzala’ –

John Andueza idazle, errealizadore eta gidoilari arrasatearra izango da aste honetako gonbidatu nagusia. Anduezak gazteei zuzendutako Luaren itzala (Elkar) nobela argitaratu berri du. Eleberriak Thriller generotik edaten du, eta hilketa bat izango da kontakizunaren iturburua, non itxialdian gazte batzuek antolatutako festa klandestinoaren ostean, neskatila bat erailda agertuko den. Istorioa herri txiki batean kokatu duelarik, idazleak mendekuaren arrarekin eta sorginen ehizarekin jolasteko aukera izan du. Honetaz guztiaz mintzatzeko, Arrasateko Kulturolara gerturatuko da saioa idazlearekin.

Anduezak Ane Zuazubiskar bertsolaria eta kazetaria gonbidatuko du. Aurretiaz ezagutzen ez diren arren, herri berekoak dira jaiotzez. Gainera, Zuazubiskar gaztea den aldetik, bere iritzia mahaigaineratuko du.

Paula Jimeno irakurleak emango du larunbat honetako literatur gomendioa.

Bestalde, Iruñeako Chundarata liburu-dendara gerturatuko gara, besteak beste, Nora Uribeetxeberriaren eskutik, saltegiaren sorrera eta berezitasunak ezagutzeko.

Arte[zaleak] pasartean, Eako kaleetatik barrena ibiliko gara bertakoei literatur ohiturez eta gustuez lauzpabost galdera egiteko.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

Arte[faktua]180: John Andueza idazlearen 'Luaren itzala'

aurreko saioan…

Arte[faktua] 179: Katixa Agirre idazlearen ‘Berriz zentauro’ etorkizunaz espekulatzeko testu literarioa

Arte[faktua]180: John Andueza idazlearen ‘Luaren itzala’

Arte[faktua] literatur saioa ETBn