Estatu inpunitatea

Estatu inpunitatea –

Estatu inpunitatea

Espainiako Estatuak bere gaiztakeriak egiteko izan duen inpunitateaz argi printza batzuk ekarri dituzten bi albiste izan ziren atzo Iruñean.

Batetik, Alderdi Karlistak (bai, oraindik existitzen da Alderdi Karlista)… Bada, Alderdi Karlistak dokumentu batzuk erakutsi zituen, baieztatzen zutenak Espainiako Estatuak konspiratu zuela 1976ko Jurramendiko istiluak sortzeko.

Eta, bertzetik, Nafarroako Torturatuen Sareak aurkeztu zuen Kriminologiaren Euskal Institutuak Gobernuarendako prestaturiko txosten bat, 1960tik Nafarroa Garaian poliziek eginiko 1.068 tortura edo tratu txar kasu identifikatu dituena.

Bi albisteek berretsi dute jada jakina zena: Espainiako Estatuak inpunitate osoz jokatu izan duela disidentzia azpiratzeko. Eta hemen ez naiz “Espainiako Estatu” Espainiaren eufemismo gisa erabiltzen ari. Estatuaz ari gara. Estatu aparatuez.

Zoritxarrez, zigorrik gabe jarraituko dute bi albiste horietako gaizkile guztiek. Baina, bederen, jakin dadila zer egin zuten, biktimek nolabaiteko aitortza izan dezaten, eta oinarriak jar daitezen berriz ere ez errepikatzeko.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2023ko urtarrilaren 10ekoa]

Estatu inpunitatea

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.