Arte[faktua] 179: Katixa Agirre idazlearen ‘Berriz zentauro’ etorkizunaz espekulatzeko testu literarioa

Katixa Agirre idazlearen ‘Berriz zentauro’ –

Katixa Agirre idazlea, ikus-entzunezko doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izango da aste honetako gonbidatu nagusia. Agirrek Berriz Zentauro (Elkar) eleberria argitaratu du. Kontakizuna Parisen kokatzen da, etorkizunean, eta bertan, Paula Pagaldai protagonistaren lanari esker, irakurleak errealitate birtuala zer den ulertu ahal izango du. Halaber, Berriz Zentauro hausnarketa sorrarazteko ere bada gai. Horretarako, idazleak honelako galderen inguruan jardungo du: Etorkizunak baldintzatzen gaitu? Gure bizitzeko ilusioa etorkizunean zer gertatuko ote den pentsatzen ari garelako daukagu? Katixak galdera horiek erantzun ditzan, EHUko Bizkaiko Campusera gerturatuko da saioa idazlearekin.

Bestalde, Bertol Arrieta ezagutzeko aukera izango dugu; idazlea, zarauztarra eta bi metroko gizona.

Xabier Lasaga irakurleak eta Aquariumeko langileak emango digu aste honetako literatur gomendioa.

Sakanako Mankomunitateko Magali eta Inhar Urteaga ikasleena izango da larunbateko booktubea.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en

Katixa Agirre idazlearen ‘Berriz zentauro’

aurreko saioan …

Arte[faktua] 178: Leire Ibarguren idazlearen ‘Petare’, Miren Egigurenen puskaz ondutako biografia

 

Katixa Agirre idazlearen ‘Berriz zentauro’

Arte[faktua] literatur saioa ETBn