Arte[faktua] 93: Pello Lizarralde, “Argiantza”, Imanol Ubeda, Mikel Idoate

Arte[faktua] 93: Pello Lizarralde –

Pello Lizarralde izango da Artefaktua literatur saioaren laugarren denboraldiko lehen gonbidatu nagusia. Iruñeko zezen plazan eta Gayarre antzokian ibiliko dira Yolanda Mendiola eta biak, Erein argitaletxearen eskutik argitaratutako azken lanaz hitz egiteko: “Argiantza”. Eleberri honetan, zinema aretoen gainbehera aitzakiatzat hartu eta, 1982az geroztik bidean galdu denari so egin dio Lizarraldek.

Imanol Ubeda musikaria batuko da saio amaieran solasaldira. Iruñeko kontzertu batean ezagutu zuten elkar eta azken urteetan elkarrekin egin dituzte lan batzuk: Don Inorrez taldeko kide da Ubeda eta Pellok “Dardara hura” izeneko singleko bi kanten letrak idatzi dizkio, esaterako.

Apalategia tartean, Mikel Idoate pilotari ohi, enpresari eta telebista esatariak bere gustuko liburuen berri emango digu.

Bestalde, estreinakoz, Arte saltzaileak izeneko atalean, Donosti liburu-dendan izango gara Andoni Azurmendi liburu saltzailearekin, beraien historia nahiz ofizioa zertxobait gehiago ezagutzeko asmotan.

Horretaz gain, Uxue Angiano, Sakanako 2020ko Maria Markotegi sarietako booktuber irabazleak, Jokin de Pedroren “Izu izua” liburua gomendatuko digu.

Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 13:30etan, ETB1en.

Pello Lizarralde
Ikusi saioaren aurrerapena hemen
Arte[faktua] 93: Pello Lizarralde, “Argiantza”, Imanol Ubeda, Mikel Idoate
Nola zaude?

Arte[faktua] literatur saioa ETBn