Arte[faktua] 57: Garazi Goia, Goizalde Landabaso ‘1362 km euri’, Ane Mendizabal

Arte[faktua] 57: Garazi Goia, Goizalde Landabaso –

Garazi Goia idazle segurarra da aste honetako gonbidatua. 1.362 km euri (Elkar) plazaratu du Goizalde Landabaso lekeitiarrarekin batera; berau da haren gonbidatua, beraz, eta biekin batera mintzatuko gara.

Seguran elkartu gara Goiarekin eta Landabasorekin. Lau eskutara idatzitako liburu honetan, egileentzat inspirazio izan diren emakumeen istorioen eta bizitzen berri ematen dute, gutun trukaketa bidez. Emakume ahaztuak, desagerraraziak edo erreferentziazkoak izan beharko luketenak: pintoreak, politikariak, abenturazaleak…

Ane Mendizabal Kaiarribako arraunlari hondarribiarrak bere liburu kuttunen berri emango du denboraldi honetako lehen Apalategia-n.

Rafael Gerriko segurarrak Yoseba Peña idazle zarauztarraren Hariak (Susa) liburuaren gomendioa egingo digu.

Galdetegian, euren liburu kuttunen berri emango dute Ana Urkiza, Iñigo Aranbarri eta Beñat Sarasola idazleek.

Sara Mallado irakasleak Alberto Ladrón Arana idazlearen Zer barkaturik ez liburuaren berri emango du Booktuberren atalean.

Horrez guztiaz gain, asteroko nobedadeek, pitxiek eta Garoa, Karrikiri, Hitz eta Baionako Elkar liburu-denden gomendioek osatuko dute saioa.

Hori guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en.

Arte[faktua] 57: Garazi Goia, Goizalde Landabaso '1362 km euri', Ane Mendizabal

Arte[faktua] 57: Garazi Goia, Goizalde Landabaso ‘1362 km euri’, Ane Mendizabal

Arte[faktua] 57

Arte[faktua] literatur saioa ETBn