Asteburu honetan: Patata kroketak

Patata kroketak –

Asteburu honetan: Patata kroketak

Asteburu honetan sukalde belgiar eta alemaniarrean oso ohiko eta ezaguna den Patata kroketa RZ. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, parranda osterako ezin aproposagoa badakizu, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 110 g gurin
  • 110 g irin
  • litro erdia esne
  • litro erdia esnegain
  • kilo erdia patata-mami uretan gatzarekin egosia

Asteburu honetan: Patata kroketakErrezeta

  1. Lehenik ohiko bexamel bat egingo dugu, irina gurinarekin maneatuz. Irakiten utziko ditugu esnea eta gaina, eta irin eta gurinaren gainean isuriko ditugu ondoren. Saltsa maneatuz segituko dugu, su eztian betiere, ongi egosi arte. Gatza emango diogu gero.
  2. Patata mamia xehatuko dugu ondoren, puregailu batetik iragazita, eta bexamelean erantsiko dugu. Nahastura hoztu aurretik, gurina erantsiko diogu, dadotan moztua.
  3. Irabiagailu batez xehatuko dugu guztia, ore fina lortu arte. Hozten utziko dugu guztia. Ore trinko xamarra aterako zaigu eta erraz asko maneatu ahal izango dugu, nahi bezalako forma emanez.
  4. Bolatxoak egin ondoren, esku-azpiaz luzatuko ditugu kroketak eta ikusgarri geratuko zaizkigu platerean.

Kasu!

Irinetan erabili gabe ogiztatuko ditugu, hau da, arrautzatan eta ogi birrinetan paseaz. Oso garrantzitsua da, frijitu aurretik, hozkailuan hainbat ordutan egon daitezen, lehertu egingo baitira bestela.

Akaso!

Eñaut Elezgarai (9 urte) eta Ixone Lizardi (9 urte) mutrikuarrak ‘Fundamentu pixkat’ saioan, kroketak nola egiten diren ikasi eta irakasteko…

Patata kroketak

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Oilasko kroketak

Asteburu honetan: Sagar tarta

 

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Patata kroketak

Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude