Arte[faktua] 225: ‘Nostalgia ez da salgai’ Xan Idiart garaztarraren bigarren narrazio liburua

Arte[faktua] 225: ‘Nostalgia ez da salgai’ Xan Idiart –

Biarritzeraino gerturatuko da oraingoan Artefaktua saioa, bertako Jules Verne hotelean egingo diolako elkarrizketa Ilaski Serranok Xan Idiart idazle garaztarrari Nostalgia ez da salgai (Maiatz) ipuin liburuaz solastatzeko. Bigarren liburua du Idiartek, eta, aurrekoan bezala, Teresaren mendekua (Elkar) izenekoa, narrazioez osatuta dator. Nostalgia ez da salgai lanak 8 ipuin biltzen ditu, umorez zipriztindutan datozenak izenburutik hasita. Sarako Idazleen biltzarrean jazotako pasadizo batek eman zion liburu hau idazteko abiapuntua, eta Xuban Iriart pertsonaia den bere alter egoa sortzeko gunea. Biltzar horretan bertan ezagutu zuen Idiartek Lucien Etxezaharreta, Maiatz aldizkariko zuzendaria eta argitaletxeko editorea, besteak beste, eta orduan botatako proposamenaren emaitza da Artefaktua’n aurkeztuko duen liburua.

Biblioartea atalaren barruan Miriam Zeberio musikariaren familiaren liburutegia ezagutuko dugu. Liburutegi handia eta aberatsa baten lekuko izan da Zeberio, egun, bizitzen gorabeherengatik, uztera dijoazten eta husten ari diren espazioaren lekuko izango da Artefaktua.

Juan Mari Ondikol baztandarraren eskutik etorriko da larunbat honetako irakurlearen gomendioa, César Pérez Gelidaren ‘Memento mori’ liburuaz hitz egingo baitugu. Ondikol argazkilaria da, eleberri beltzen irakurle sutsua eta Dolores Redondoren trilogiaren inguruan ibilbideak antolatu eta eskaintzen ditu Elizondon.

Booktubea Sakanako Mikel Arrizabalagak egina da, eta horretarako aukeratu duen liburua Lima Miren Gorrotxategiren idazlearena.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 224: ‘Gaueko azken Expressoa’, Bidasoaren uretan galdutako portugaldarren arrastoa ur azalera

Arte[faktua] 225: ‘Nostalgia ez da salgai’ Xan Idiart garaztarraren bigarren narrazio liburua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude