Arte[faktua] 222: Harkaitz Canoren ‘Ulu egiteko bolondres bila’, ulua eta ipuinaren arteko sokatira formala

Arte[faktua] 222: Harkaitz Canoren ‘Ulu egiteko bolondres bila’ –

Harkaitz Cano (Lasarte-Oria, 1975) izango da larunbat honetako protagonista nagusia. ‘Ulu egiteko bolondres bila’ poesia-liburuaren inguruan hitz egingo du Ilaski Serranorekin Donostiako Musikenen, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian. Bi poesia-liburu idatzi ditu oso denbora gutxian Canok, oso neurtua eta egitura klasikoa duen ‘Pozaren erdia’ batetik, eta dionisiakoa eta zoroa den ‘Ulu egiteko bolondres bila’ lau zatitan banatuta datorrena, hitz joko, itzulpen, ipuin eta zerrendaz betea. Finean, literatura, poesia eta metapoesia. Cano idazle eta itzultzailea da, baita gidoilari eta hedabideetako kolaboratzaile ere. Lubaki Banda literatur talde gogoangarriko kideetako bat, eta euskal letretako ahots inportanteenetakoa.

Maite Larburu biolin jolea, antzinako musikan espezializatua eta kantugilea izango da Canoren gonbidatua. Artista handia izateaz gain, irakurle trebea da Larburu, eta aspaldidanik dabiltza biak elkarlanean errezitalak ematen edo poemei musika ipintzen.

Edorta Jimenez idazlearekin elkartuko da saioa Mundakako J. M. Etxeita udal liburutegian. Haren eskutik jakingo dugu nor izan zen Etxeita idazlea, eta zer motako harremana mantentzen duen Jimenezek bere herriko liburutegiarekin.

Begoña Errasti mundakarrak hiru liburu gomendagarri aukeratu ditu bere iritzia azaltzeko.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 221: Juan Luis Zabalak ‘Dimisioa’ eman du argitara

Arte[faktua] 222: Harkaitz Canoren ‘Ulu egiteko bolondres bila’, ulua eta ipuinaren arteko sokatira formala

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude