Arte[faktua] 203: ‘Cayo Hueso’ pasioa, eta desira ardatz dituen Oihane Amantegiren eleberria

Arte[faktua] 203: ‘Cayo Hueso’ pasioa eta desira ardatz dituen Oihane Amantegiren eleberria – 

Oihane Amantegi idazlearekin elkartuko da Ilaski Serrano larunbat honetan Cayo Hueso eleberriaren karietara solastatzeko. Amantegiren bigarren eleberria da, Elkar argitaletxearekin plazaratu duena. Oraingoan, aurreko Ibaiertzeko ipuinaren antzera, urrutiko lurralde batean eraiki du liburu honetako istorioa; idazle honen estilo propioa agerian utziko duena beste behin ere.

Hiru dira eleberri labur honetako pertsonaiak eta bakarra dekoratua: Cayo Huesoko portu txikia, otarrainak arrantzatzen dituen kapitain zaharra, Virgil musika kritikaria eta Maudy, jazz kantaria. Gaia, ordea, unibertsala: pasioa, desioa eta maitemina. Idazleak ohitu gaituen atmosferara bilduko du irakurlea naturaren elementuez baliatuta.

Honetaz guztiaz hitz egiteko Mundakako kaira gerturatuko da saioa idazlearekin.

Xabier Mendiguren batuko da elkarrizketaren hondarrera, idazle izateaz gain editorea delako, hura izan baitu Cayo Huesori dagokionez editore Amantegik. Besteak beste, Amantegiren estiloaz, hizkuntzaz zein edizio lanaz egingo dute berba.

Saioa Errenteriako Niessen kulturgunera gerturatuko da, Kukai dantza taldearen lanlekura, Jon Maya dantzariak apalategian gordetzen dituen liburu maiteak ezagutzeko asmoz.

Martin Mantxo irakurlearen eskutik etorriko da larunbat honetako liburu gomendioa. Fermin Irigaray ‘Larreko’ egilearen ‘Gerla urte, gezur urte’-a izan da bere aukera.

Sakanako Haizea San Romanen eskutik dator  aste honetako booktubea.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 202: Garazi Arrula Ruizen ‘Lurraz beste’, idazketari ongietorria berriz ere emateko obra literarioa

Arte[faktua] 203: ‘Cayo Hueso’ pasioa, eta desira ardatz dituen Oihane Amantegiren eleberria

Arte[faktua] literatur saioa ETBn