Arte[faktua] 202: Garazi Arrula Ruizen ‘Lurraz beste’, idazketari ongietorria berriz ere emateko obra literarioa

Arte[faktua] 202: Garazi Arrula Ruizen ‘Lurraz beste’ – 

Larunbat honetan Ilaski Serranok Garazi Arrula Ruiz itzultzaile, editore eta idazlea elkarrizketatuko du Lurraz beste (Txalaparta) liburuaz solastatzeko. Sei urte pasa dira idazle honek bere azkeneko liburua argitaratu zuenetik. Oraingoan, Iratxe Retolaza literatura-kritikaria eta ikertzailea izan da edizio lanaren ardura hartu duena.

Arrulak kontatu digunez, maiz luzaroan errekamaran gordeta dituen ideiak, irudiak edo esaldiak erabiltzen ditu ipuinetarako, eta behin pertsonaiak ongi ezaugarrituta dituenean, ‘ikusten’ dituenean, ipintzen da idazten. Seguruenik izango da nor bere burua islatuta ikusiko duena pertsonaiaren batean edo bestean, edo deseroso sentiaraziko duena. Idazleak, bere aldetik, bi galdera hauek bota dizkigu: “Zer gertatzen da azpiko lurrak dardara egiten duenean? Edo arrakalak sortzen dizkigutenean hain sendo genituen sustrai horiek?”

Honetaz guztiaz mintzatzeko, Iruñeko Magdalena zubipera gerturatuko da saioa idazlearekin.

Arrulak, laguna eta lankidea duen Ane Eslava gonbidatuko du saiora. Bion arteko lagunarte estuak zenbait abantaila izango ditu Eslavarentzat, Lurraz beste-ren lehenengo zirriborroak esklusiban irakurtzeko aukera izan baitu.

Bestalde, Manu Ertzilla ezagutzeko aukera izango dugu; kazetaria ikasketaz, irakaslea eta itzultzailea ogibidez eta Pott Bandako kide ohia.

Uxue Rey irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Sakanako Irati Aldaz ikaslearena izango da larunbateko booktubea.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, ostegun honetan, arratsaldeko 15:40an, ETB1en

artefaktua

aurreko saioa…

Arte[faktua] 201: Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati’ komikiaren itzulera

Arte[faktua] 202: Garazi Arrula Ruizen ‘Lurraz beste’, idazketari ongietorria berriz ere emateko obra literarioa

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude