“Bidasoa ibaian gertatzen ari zenak esku hartzera deitzen ninduen”

“Bidasoa ibaian gertatzen ari zenak esku hartzera deitzen ninduen” –

Fermin Muguruzak lehen emanaldi ofiziala izan zuen atzo Donostiako Zinemaldian. Bere lan dokumental berria aurkeztu zuen, ‘Bidasoa 2018-2023’, migratzaileek Europara egiten duten joan-etorri dramatikoa jorratzen duena. ‘Black Is Beltza II: Ainhoa’ grabatzen ari zirela, zorigaitzak hasi ziren gertatzen Bidasoa ibaian. “Heriotza bakoitza hain bidegabea iruditzen zitzaigun, zerbait egin behar genuela uste genuen”, dio zuzendariak. Muguruzaren esanetan, lan “zaila” izan zen, bidaiak eta egiteke zeuden grabazioak zirela eta, baina, aldi berean, “oso eskertuta” daude “Zinemaldiak Euskal Herrian egiten den guztiari ematen dion proiekzioagatik eta babesagatik”. Talka Records & Films etxeak ekoitzitako eta Barton Films enpresak banatutako lana urriaren 20an iritsiko da zinema-aretoetara.

“Bidasoa ibaian gertatzen ari zenak esku hartzera deitzen ninduen”

Zer duzu buruan ““Bidasoa ibaian gertatzen ari zenak esku hartzera deitzen ninduen””-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude