Arte[faktua] 195: Xabier Altzibarren ‘Askatasun eguzkia baino beharrago’, Julene Azpeitiaren obra eta biografiaren ikerketa

Arte[faktua] 195: Xabier Altzibarren ‘Askatasun eguzkia baino beharrago’ –

Larunbat honetan Xabier Altzibar Aretxabaleta elkarrizketatuko dugu “Askatasun eguzkia baino beharrago” (Manuel Larramendi Kultur Bazkuna) Julene Azpeitiaren biografiaz eta obraz solastatzeko. Lan pertsonala izan dela azalduko digu Altzibarrek; izan ere, familiarekin berbetan ibili da istorioan zintzilik zeuden puzzlearen piezak ongi kokatzeko. Hiru urte inguru eman ditu ikertzen eta liburu hau sortzen; gainera, nabarmentzen du Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotako diru laguntzari eta Jon Unanueren gertutasunari esker, izan dela posible saiakera honen argitalpena. Honetaz guztiaz mintzatzeko, Gerediaga auzoko juntetxera gerturatuko da saioa idazlearekin.

Altzibarrek Jon Unanue gonbidatuko du larunbat honetako saiora, Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko zuzendaria eta liburuaren editorea baita. Unanuek gertutik bizi izan du obraren prozesu osoa; horregatik, jakintzatik eta esperientziatik diosku Altzibarrek Julene Azpeitia ekintzaile, emakume eta euskaltzale bezala balioan jartzen duela liburu honetan.

Bestalde, Bilboko Astarloa liburu-dendara gerturatuko gara, besteak beste, Leire Artesero Criadoren eskutik, saltegiaren sorreraren eta berezitasunen berri izateko.

Eider Cortezon irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Arte[zaleak] pasartean, Abadiñoko kaleetatik barrena ibiliko gara bertakoei literatur ohiturez eta gustuez lauzpabost galdera egiteko.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, goizeko 10:50ean, ETB1en

Arte[faktua] 195: Xabier Altzibarren ‘Askatasun eguzkia baino beharrago’, Julene Azpeitiaren obra eta biografiaren ikerketa

aurreko saioan…

Arte[faktua] 194: Olatz Mitxelenaren ‘Arrain hezur bat eztarrian’, estilo desberdinetan idatzitako hamar ipuin labur

Arte[faktua] 195: Xabier Altzibarren ‘Askatasun eguzkia baino beharrago’, Julene Azpeitiaren obra eta biografiaren ikerketa

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude