Arte[faktua] 194: Olatz Mitxelenaren ‘Arrain hezur bat eztarrian’, estilo desberdinetan idatzitako hamar ipuin labur

Arte[faktua] 194: Olatz Mitxelenaren ‘Arrain hezur bat eztarrian’ –

Larunbat honetan, Olatz Mitxelena elkarrizketatuko dugu ‘Arrain hezur bat eztarrian’ (Elkar) ipuin bildumaz solastatzeko. Batzuetan, gure egunerokoan sentitzen ditugun min eta zauriei ez diegu eskatzen duten garrantzia ematen; beharbada normalean ikusten, egiten edo esaten ez ditugun alderdiak direlako. Mitxelenak, badiren baina esaten ez ditugun gauza horiei presentzia eman nahi izan die hamar ipuin labur hauetan. Idazleak Igartza saria jaso zuen sortutako lehenengo liburu honekin; horrek bultzada txiki bat eman zion ipuinen munduan zehar igarotzen jarraitzeko. Honetaz guztiaz mintzatzeko, Oiartzungo Fagoaga Dorretxera gerturatuko da saioa idazlearekin.

Mitxelenak Ainara Lasa Perez gonbidatuko du saiora; artista eta kultur eragile oiartzuarra da, eta Berriaren marketin departamenduaren koordinatzailea. Lasak ukendu moduan deskribatu du Mitxelenaren ipuin-bilduma hau; noizbehinka gai batzuetan bakarrak garela pentsatzeko joera baitugu, baina egoera berdinetik pasatzen ari den norbait topatzen dugunean, lasaitasun puntu bat aurkitzen dugu bertan.

Bestalde, Ainhoa Urien ezagutzeko aukera izango dugu; euskal idazlea, pilotaria eta bertsozalea.

Eneko Olazabal irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Garazi Benitez ikaslearena izango da larunbateko booktubea. Galtzagorri elkarteak antolatutako Booktuberboom_+ EAEko booktuber, bookstagrammer eta booktoker lehiaketaren VI. ediziorako aurkeztu duen bideoa.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

Arte[faktua] 194: Olatz Mitxelenaren ‘Arrain hezur bat eztarrian’, estilo desberdinetan idatzitako hamar ipuin labur

aurreko saioan…

Arte[faktua] 193: Eduardo Galeanoren “Latinoamerikaren zain urratuak” debekuan egondako saiakera literarioa

Arte[faktua] 194: Olatz Mitxelenaren ‘Arrain hezur bat eztarrian’, estilo desberdinetan idatzitako hamar ipuin labur

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude