Kanaldude berritua

Kanaldudek irismena zabaldu du eta webgunea berritu –

Sustatu.eus-etik jasoa.

kanaldude

kanaldude.eusKanaldude tokiko eta Interneteko telebistak webgunea berritu du, eta telekomunikazio zerbitzuen bide bere irismena zabaldu du Ipar Euskal Herrian. 2018tik zuen webgunea Nafarroa Beherean kokatutako ekimenak, baina orain itxuraz aldatu eta berritu da. Ekoiztutako bideoteka guztia bertan dago, eta lehendik programaka antolatua bazegoen ere, sailkako artxibo tematiko berria du orain, nahieran ikusteko. Adibidez dokumentalen saila, edo gertakariena. Webgune berrikuntza hau CodeSyntax enpresak egin du, Sustatu egiten duen konpainia berak.

Bideo kalitatea handitua dago webgune berrian, eta baita bere zuzeneko streaming zerbitzua ere (ikus programazioa). Kanaldudek iragarri du, gainera, laster bideoak modu azpi-idatzian ikusi eta irakurri ahalko direla. Elhuyar fundazioarekin elkarlanean, adimen artifizialak lagundurik, istanteko euskarazko azpi-idatziak sortzeko aukera izanen da webgunean integraturik.

Era berean, Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzaz egindako aurkezpenean iragarri dute aste honetan, Kanaldude telebista Ipar Euskal Herriko etxe guztietan ikusteko bidea irekia dela, Orange, Free, Bouygues eta SFR hornitzaileekin izenpetutako hitzarmenei esker. Herri ekimeneko telebista da Kanaldude, eta sustengu publikoa eskertzen dute.

kanaldude.eus

Harri Salda #106

harri salda

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.