Arte[faktua] 156: ‘Mandamentu hipermodernoak’ Iñigo Martinez Peñaren saiakera kritikoa

Arte[faktua] 156: Iñigo Martinez Peña ‘Mandamentu hipermodernoak’ saiakera – 

Iñigo Martinez Peña izango da aste honetako elkarrizketatu nagusia. Filosofia irakaslea Lauro ikastolan, eta dibulgatzailea irrati zein aldizkarietan. Mandamentu hipermodernoak (Elkar) entseguan, Martinez Peñak bizi dugun garaiari berezkoak zaizkion 19 agindu sailkatu eta haien inguruan eraikitako gogoeta jorratu du, tonu kritikoan. Saiakeran aipatzen diren exijentzia horiek, zutabetzat, positibismoa eta teknologia izango dituzte, besteak beste. Idazle eta filosofoa Kortezubiko Oma auzoko baserri batean elkartuko da Yolanda Mendiola aurkezlearekin, liburuaren testuinguru eta halakoez solasteko.

Itsaslore Yarza gonbidatu du Martinez Peñak elkarrizketaren hondarrera, adiskide diren aldetik, Agora taldearen kide ere badirelako. Filosofian lizentziaduna, Yarza Beasaingo institutuan filosofia irakaslea da, alde batetik. Bestetik, Jakin aldizkariarekin batera argitaratutako Filosofiatik ezabatutako emakumeak monografikoan, hitzaurrea idatziz parte hartu du.

Bestalde, Nerea Alias kazetari eta aurkezlearen ingurura hurbilduko gara, bere Apalategian gordetzen dituen liburu eta kontuen inguruan gehiago jakiteko asmoz.

Maite Garcia irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako gomendioa. Horretarako, Barry Eaton egilearen Sin palabras. Guía para entrenar a perros sordos (Dogalia) liburua aukeratuko du.

Emankizunaren amaiera gisa, Euskal Idazleen Elkarteak egindako Zipriztinak bideo sortaren aleetako bat emango dugu, Egoitz Zelaia idazle eta bertsolari lapurtarrari buruzkoa, hain zuzen ere.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

Iñigo Martinez Peña

Arte[faktua] 156: ‘Mandamentu hipermodernoak’ Iñigo Martinez Peñaren saiakera kritikoa

Arte[faktua] literatur saioa ETBn