Igartubeiti Baserri Museoa Aste Santuan bisitatzeko proposamenak

Igartubeiti Baserri Museoa Aste Santuan bisitatzeko proposamenak –

Sagar zukua egiteko sagarra jo pisoeikin - Igartubeiti Baserri Museoa Aste Santuan bisitatzeko proposamenak

Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak Aste Santuko programa berezia eskainiko du datozen asteetan, esperientzia sentsorial berri batekin eta baserriko sekretuez gozatzeko jolasekin.

“Egin ezazu zure sagar zukua” eperientzia berria
Sagardoa egiteko modu tradizionalean oinarrituta dago.
Esperientzia sentsorial eta dinamiko berri honen bitartez, sagarren usaina sentituko duzu, pisoiekin eskuz jo aurretik. Sagarra jotzeko kirikoketa erritmoak praktikatuko dituzu. Sagarra prentsatu ondoren, muztioa dastatuko duzu.
Esperientzia berri hau apirilak 16, 23 eta 30ean eskainiko dugu, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea telefonoz 943 72 29 78; 943 72 51 07 edo/eta igartubeiti@gipuzkoa.eus-en.

Bisita komentatuak
Asteartetik larunbatera:
11:00 euskeraz
12:30 gazteleaz
17:00 euskeraz edo gazteleraz; apirilak 16, 23 eta 30ean ez da bisitarik izango arratsaldez.

Igandea:
11:00 euskeraz
12:30 gazteleraz

Bisita ludikoak familian
Haurrek beren piko-pikoak muntatzen dituzte eta ondo pasatzen dute objektuak aurkituz eta haiei buruz ikasiz, baserrian zehar ibiliz.
Baserriaz gozatzeko aukera ere badago, Martintxoren ikuspegitik, Igartubeiti baserriaren barruko gelak zeharkatzen dituen beste jolas baten bidez.

 

Igartubeiti Baserri Museoa Aste Santuan bisitatzeko proposamenak