Arte[faktua] 154: ‘Sortaldekoak’, Hedoi Etxarteren egunerokoaz eta zauriez hornitutako poema-bilduma
Arte[faktua] 154: Hedoi Etxarte ‘Sortaldekoak’ –
Hedoi Etxarte iruindarra izango da aste honetako gonbidatu nagusia. Idazlea, itzultzailea, musikaria eta Katakrak liburu-dendako bazkidea. Susa argitaletxearekin batera, Sortaldekoak izeneko bere hirugarren poesia liburua plazaratu du, non, gai eta esparru askotariko 64 poema bilduz, haurtzaroen segidekin lotutako genesia osatu duen; bere ahots poetiko indartsu eta bereziarekin borobildu duena. Iruñeko alde zaharrean elkartu da Etxarte Yolanda Mendiola aurkezlearekin honetaz guztiaz solasteko.
Bestalde, saioa Basauriko San Migel auzora hurbilduko da, Kepa Larrea historialari, filologo, idazle eta unibertsitateko irakaslearen jaioterrira; besteak beste, Mina eta libertatea! (Pamiela) liburuaren egilea gertuagotik ezagutzeko asmoz.
Cruz Gartziandia irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako gomendioa. Horretarako, Gartziandiak Claudio Magris idazle italiarraren El Danubio (Anagrama) eleberria aurkeztuko du.
Emankizunaren amaiera gisa, Euskal Idazleen Elkarteak egindako Zipriztinak bideo sortaren aleetako bat emango dugu, Bea Salaberri sortzaile baxenabartarrari buruzkoa, hain zuzen ere. Liburu biren idazlea izateaz gain, Argia eta Iparraldeko Hitza aldizkarietan ere kolaboratzailea izan ohi da. 2002a geroztik, Salaberri AEKn dabil lanean.
Guztia, saioa osatzen duten gainerako atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en