Arte[faktua] 148: Mikel Reparazek AEBko arrazakeriaren argi-ilunak aztertzen ditu ‘Las grietas de América’ liburuan

Arte[faktua] 148: Mikel Reparaz. ‘Las grietas de América’ liburua –

Mikel Reparaz kazetari eta idazle arbizuarra izango da larunbat honetan ‘Artefaktua’ko gonbidatu nagusia. Las grietas de América. Bajo la piel de un país dividido (Península) liburua idatzi du Reparazek, eta baita 2021eko Euskadi Literatur saria jaso ere Gaztelaniazko saiakera modalitatean. Ezaguna da Reparaz, EiTB Mediako ikusleen artean urteetan izan delako albistegietako berriemailea, Europan, Ekialde Hurbilean eta batez ere AEBn. Egun, aipatutako hedabideko Nazioarteko saileko arduraduna da. Bermeoko Almiketxu jatetxean elkartu da Yolanda Mendiolarekin.

Bost urte eman zituen New York hirian bizitzen familiarekin batera, baina aurretik ere ibilia zen lurralde horretan lanean. Saiakera honetan, garai horietan guztietan jasotako lekukotzak eta bizipenak jaso ditu, eta Amerika pitzatu duten arrailak metaforaren bidez deskribatu du liburuaren mamian; pitzadura horien jatorria eta hedapena aztertu nahi izan ditu lan honetan. Arrazismoa, gorrotoa, beldurraren erabilera eta zurien nagusitasuna dira liburuaren gakoak.

Javier Hormaetxea bermeotar zesta-punta jokalari ohia izango da Mikel Reparazek aukeratu duen gonbidatua. Hormaetxeak AEBko Floridan eman zituen 20 urte, Jai Alain jolasean eta lanean. Bertakoa du familia, eta ezaguna zaio Reparazek liburuan egin duen argazkia. Almiketxu jatetxearen gidaritza eta sukaldaritza berak darama jaioterrira itzuli zenetik.

Bestalde, Katixa DolhareZaldunbide idazle lapurtarrarengana hurbildu gara Bankara, bere etxera, nor den eta zer duen gustuko literaturan jakiteko gogoz.

Ana Hormaetxea bermeotarraren eskutik dator aste honetako irakurlearen gomendioa: Txani Rodriguezen ‘Los últimos románticos’ (Seix Barral) eleberria. 2021eko Gaztelaniazko Euskadi Literatur sariaren irabazlea.

Oihane Garmendia poeta erronkariarrak helarazi digun booktubea izango da aste honetako @faktua atalean erakutsiko duguna. Wislawa Szymborska Nobel sariaren ‘Correo literario’ (Nórdica Libros) liburua aukeratu du horretarako.

Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

Arte[faktua] 148: Mikel Reparaz. ‘Las grietas de América’ liburua

 

Arte[faktua] 148: Mikel Reparaz. ‘Las grietas de América’ liburua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Zer duzu buruan “Arte[faktua] 148: Mikel Reparazek AEBko arrazakeriaren argi-ilunak aztertzen ditu ‘Las grietas de América’ liburuan”-ri buruz

  • Artefaktuan idazle erdaldun bat? Lehen ere ikusi izan ditut. ETB2an euskaldun aseo eramaten al dituzte?
    Erdaldunek berea berentzat eta besteon gutxia erdibana, hori izan ds legea herri honetan, aniztasunaten izenean gainera!!!!!