Lurraldeen eta kooperatiben arteko gurutzaketak lantzen, Katalunia eta Euskal Herriko begiradatik

Lurraldeen eta kooperatiben arteko gurutzaketak lantzen, Katalunia eta Euskal Herriko begiradatik –

KoopFabrikaren testuinguruan antolatuta, otsailaren 18an, “Lurraldeak eta kooperatibak; Katalunia eta Euskal Herriko esperientziak” jardunaldia egingo da Arantzazun. Beste hizlarien artean, Josep Vidal Generalitateko Ekonomia Sozialeko zuzendari nagusiak parte hartuko du ekitaldian.

Jardunaldiok Oñatiko Udala, Debagoiena 2030 ekimena eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz egitasmoarekin elkarlanean antolatu dira.

Lurraldeen eta kooperatiben arteko gurutzaketak lantzen, Katalunia eta Euskal Herriko begiradatikOtsailaren 18an, Lurraldeak eta kooperatibak; Katalunia eta Euskal Herriko esperientziak jardunaldia antolatu du KoopFabrikak Arantzazun, Katalunian azken urteetan abian jarritako politika publiko berritzaileak ezagutu eta Euskal Herrian logika horien sustapenerako eredu propioen garapenaz hausnartzeko. Era berean, Euskal Herriko praktika eta egitasmoak ere ezagutzeko aukera egongo da.

Azken urteetan Euskal Herriko lurralde ezberdinetan kooperatibak eta horiek batzen dituzten sare zein talde ugari sortzen ari dira, bakoitza bere lurraldeko errealitatearen arabera gorpuzten ari delarik. Gisa horretako esperientziak Katalunian ere indar betez garatzen ari dira. Bide horretan, 2015. urtean Kataluniako Generalitateak mugimendu kooperatiboarekin elkarlanean abian jarritako politika publiko berritzaileak emaitza interesgarriak ematen ari dira, eraldaketa sozialaren, lurralde burujabetzaren eta loratze kooperatibo berri baten bidean.

Politika publiko berritzaile horiek ezagutzeko plaza eskaini nahi du otsailaren 18ko jardunaldiak. Ateneu Cooperatiuen garapena, proiektu singularren ezaugarritzea edota duela gutxi martxan jarri duten hirietan komunen sustapenerako programa. Guzti horien berri Generalitateko Ekonomia Sozialeko zuzendari nagusia den Josep Vidalek lehen eskutik emango du. Horrez gain, politika publiko horien lurreratzean eta gauzapenean parte hartzen duten hiru Ateneu Coopetiuetako kide kooperatibistek ere parte hartuko dute euren esperientziaren berri emanez.

.

Esperientziak ezagutu, eredu propioak sortzeko

Jardunaldi hauen helburua, Katalunian azken urteetan martxan jarritako politika publiko berritzaileak ezagutu, horien atzean dauden logikak aztertu eta Euskal Herrian logika horien sustapenerako eredu propioen garapenaz hausnartzea izango da. Horretarako Euskal Herrian autoeraketaren logiketan erreferentzialak diren pertsonek eta egunerokoan proiektu kooperatibo berritzaileak sortzen dabiltzanek ere parte hartuko dute. Hala nola, Leire Udabek, Elena Herrartek, Jon Sarasuak edota Xabier Barandiaranek.

.

Izen ematea

Jardunaldietan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da KoopFabrikaren webgunean, gainera Arantzazura hurbildu ezin dutenek, saioa streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango dute.

KoopFabrika, Olatukoop sareak, Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak eta GEZKI institutuak elkarlanean garatzen duten ekimena da. Jardunaldi hauek posible izan daitezen, Oñatiko Udalaren, Debagoiena 2030 ekimenaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren laguntza eta elkarlana ere funtsezkoak izan dira.

.

Egitaraua (OTSAILAK 18)

09:30-10:00. Aurkezpena eta ongi etorria

Izaro Elorza Arregi – Oñatiko alkatea

10:00-10:30. Autoeratzea: norabiderako margo bat

Jon Sarasua Maritxalar – Mondragon Unibertsitateko irakaslea

10:30-11:30. Kooperatibismo eraldatzailea sustatzeko politika publikoak Katalunian

Josep Vidal i Fabrega – Generalitateko Ekonomia Sozialeko zuzendari orokorra

12:00-13:15. Lurraldeen eta kooperatiben arteko gurutzaketak, Ateneu Cooperatiuen esperientzia

CoopCamp (Tarragona) – Maria Mestres
Ponent coopera (Lleida) – Marcel Vidal
Coo?polis (Bartzelona) – Luz Helena Ramirez

13:15-13:45. Lurraldeak eta kooperatibak Euskal Herrian, bide bat urratzen

Leire Udabe Aizpurua – Olatukoop

Elena Herrarte Letona – Debagoiena 2030

13:45-14:15. Lankidetzazko Gobernantza eta Komunitatearen eraketa

Xabier Barandiaran Irastorza – Etorkizuna Eraikizen arduraduna

Lurraldeen eta kooperatiben arteko gurutzaketak lantzen, Katalunia eta Euskal Herriko begiradatik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude