Arte[faktua] 14: Danele Sarriugarte, “Azala erre”, Kattalin Miner, “Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna” eta “Ezekiel”

Arte[faktua] 14: Danele Sarriugarte –

Danele Sarriugarte idazle elgoibartarra elkarrizketatu du Arte[faktuak] Donostiako Cristina Enea parkean. Idazlearen nondik norakoak eta “Azala Erre” idazlearen bigarrren eleberria izan dira hizpideak.

Adiskidetasuna, inbidia, arrakasta, porrota, konpromisoa eta beste hainbat gai azaleratzen ditu eleberrian. Sarriugarte Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna eta Udako Euskal Unibertsitatean Pentsamendu Kritiko graduondoko ikasketak egindakoa da. Horrez gain, Literatura Konparatuko masterra egin du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2012an Igartza Saria irabazi ondoren, “Erraiak” eleberria plazaratu zuen 2014an. Eleberriak Zilarrezko Euskadi saria jaso zuen

Elkarrizketatuak beste idazle bat gonbidatu du programara: Kattalin Miner hernaniarra. Biek sorkuntza prozesuaz eta kolektibitateaz hitz egin dute.

Elixabete Garmendia kazetariak Enekoitz Esnaolaren “Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna” liburuaren gomendioa egingo du.

Galdetegian, berriz,  Xabier Amurizak, Nerea Arrienek eta Harkaitz Canok euren tartea izango dute. Jasone Osoro idazlearen “Ezekiel” liburua aukeratu du Erkuden Kamiruagak bere booktouberrerako. Azken liburu nobedadeek, pitxiek eta  liburu-denden gomendioek borobilduko dute saioa.

Hau guztia,  larunbatean, 12:00etan, ETB1en

Arte[faktua] 14: Danele Sarriugarte, "Azala erre", Kattalin Miner, "Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna" eta "Ezekiel"

Ikusi saioa osorik hemen

Arte[faktua] 14: Danele Sarriugarte, “Azala erre”, Kattalin Miner, “Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna” eta “Ezekiel”

Arte[faktua] literatur saioa ETBn