“Le llamo de la Ertzaiña”, baina badugu zer pozteko

Le llamo de la Ertzaiña, baina badugu zer pozteko –

-Hola, buenos dias, le llamo de la comisaria de la Ertzaina de Erandio.

-Perdón, ¿será de la ErtzainTZA, no? (sic)

-Bueno, sí, ya me entiende.

-Bueno, es que no es lo mismo “soldado” y “ejercito”. No puede decirme “llamo del soldado”, ¿no? Igual que Lehendakari y LehendakariTZA, son diferentes. [adibide hauekin hobeto ulertzen dute]

-Sí, tiene usted razón. Pero bueno, le llamo ya que…

Ez dakit zuei horrelakorik gertatu zaizuen. Niri askotan. Eta gehienetan, hor goian emandako azalpena ematen saiatzen naiz. Errespetuz eta modu onean, jakina.

Ertzainen artean euskara-ezagutza gero eta zabalduago dago. Ertzain nagusi askok oraindik ez dute argi “Ertzain” eta “Ertzaintza” ezberdinak direnik, ezta zergatik ere.

Ertzain asko, ordea, ikasten dabiltza buru-belarri. Batzuk liberazioa har dezakete, hots, maila jakin bat lortuz gero, 3 hilabetez euren lana euskara-ikastea da, normalean 5 orduz klaseak jasoz (eguneroko lan edo funtzioez “liberatuak” daude).

Baina promozio berrietan, hautagai gehienek, Arkauteko akademian sartu aurretik maila minimoa behar dute. Ez da erabat derrigorrezkoa, baina hautagai gehienek jada badute B1 edo B2 maila (D eta B ereduek, 90 hamarkadan, gorakada handia izan zutelako). Hortaz, maila hori ez duenak, ia ezinezko du sartzea. Izan ere, proba teoriko eta fisikoetan maila altua lortuta ere, euskarak ematen dituen punturik gabe, atzean geratzen dira. Zorionez, belaunaldi berrietan, hala gertatzen da.

ESKAERA, OHARTXO BATZUK ELEBIDUN IDATZ ZITZATEN

Ertzainetxe (komisaldegi) batean, kaleko ateetan, ohartxo pare bat zeuden gaztelania hutsean. Elebidun ez zeudenez, kexa bat jartzea erabaki nuen. Argazkiak ere atera nituen, dokumentatua egon zedin:

"Le llamo de la Ertzaiña", baina badugu zer pozteko

Aste bat baino gutxiagoan, aldaketa egin zuten. Horrela jarri zuten:

"Le llamo de la Ertzaiña", baina badugu zer pozteko

Aldaketaz pozarren, argazkiak berriro ere egitea bururatu zitzaidan. Baina, hara non, egiten nengoela, bi ertzain atera ziren komisaldegitik eta nigana etorri ziren galdezka:

Ertzainak-“Perdone, ¿qué hace usted?”

Nik: “Argazkiak ateratzen ari naiz. Ez da ilegala, ezta?” (nik euskaraz)

-Acompañeme por favor.

-Bai, ez dago arazorik.

Barrura sartu eta NAN eskatu zidaten. Nik beste ertzain bati azaldu nion, kexa bat jarri nuela eta horren harira aldaketa egin zutenez, atera nuela argazkia.

Handik 5 minutura etorri zitzaidan berriro ere aurreko ertzaina.

-Está todo correcto. Pero la próxima vez, si tiene que hacer fotos, haga el favor de decírnoslo, ¿vale?

-Bai, lasai, bakarrik aldaketa dokumentatzeko egin dut. Gainera, eskertzeko egin dut. Aldatu duzue eta ni pozik nago. [badaezpada, hizkera argia+sinple egin eta patxadaz hitz egiten nuen]

Hortxe bukatu zen dena. Ni lasai nengoen, argi baitaukat argazki horiek legezkoak direla (beste kontua bat da ertzain bati argazkia ateratzea eta argitaratzea).

Handik egun batera, gainera, beste ertzain batek deitu zidan, jakitera emateko nik hasitako “Ekinbidea”ren harira (horrela deitzen diete) aldaketa egin zutela. Halaber, arrazoi nuela eta eskertzen zutela abisua. Hori bai, erdara hutsean egin zidan:

Hemos resuelto la Ekinbide… Le agradecemos, no nos dimos cuenta…

Edonola ere, nik ertzain askorekin lan egiten dut. Euskara irakasten diet. Baina horretaz gain, gai asko jorratzen ditugu.

Komisaldegiko ohartxoena, hain zuzen, euskara ikasten dagoen ertzain bati komentatu nion eta ertzain horrek berak gomendatu zidan kexa bat jartzeko.

Ertzain gehienek, nik dudan esperientzian, behintzat, euskara ikasi ahala, euskararekiko onarpen handiago bereganatzen dute. Batzuk erreta daude, berez, ez dutelako ikasi nahi. Beste batzuk kosta egiten zaielako. Ohiko aurreiritziak plazaratzen dituzte. Baina orain arte, guztiekin izan ditut eztabaida lasai eta aberasgarriak. Euren ikuspegia lasai asko ematen uzten diet (nola ez, ba!). Izan ere, euskaraz komunikatzen ikasi behar badute, hori da, hain zuzen egin behar dutena; beren iritziak ematen ikasi (besteak beste).

Ikasten duten ertzain guztiek “Ertzain-Ertzaintza” bezalako ezberdintasun xumeez jabetzen dira, hori bai, oraindik errotua dute eta hitz egiterakoan nahastu egiten dute (gizartearen gehiengoak bezala). Baina, esan bezala, errespetuz eta irriaz ezagutza zabalduko dugu. Gure guda hau irabaztekoa dugu. Denon parte hartzearekin.

Eta ez ahaztu, elebiduntasuna betetzen ez badela ikusten baduzu, jakin ezazu, lagun, eskubide osoa duzula araudia bete dadin eskatzeko. Eta… agente asko, batez ere, 35 urtetik beherako gehienak euskaraz arreta emateko gaituak daudela. Egiezu euskaraz lasai asko.

Gure esku dago, haiek, ikasitakoa zerbaiterako balio duela ikus dezaten, alegia, herritarrok euskaraz bizitzeko nahia eta beharra dugula ikus dezaten. Askok esaten dute: “¿Para qué aprendemos euskera, si luego nadie nos lo habla?”.

Ez kikildu, beraz,  goazen gure itsaso txikia tantaz tanta betetzera!

Le llamo de la Ertzaiña, baina badugu zer pozteko Le llamo de la Ertzaiña, baina badugu zer pozteko Le llamo de la Ertzaiña, baina badugu zer pozteko Le llamo de la Ertzaiña, baina badugu zer pozteko

5 pentsamendu ““Le llamo de la Ertzaiña”, baina badugu zer pozteko”-ri buruz

  • Bai, alde guzietan beti euskaraz. Lehen eta bigarren hitza euskaraz.
    Zuk diozuna gerta ez dadin: “para que, si después nadie se dirige en euskara?

  • Beti Berdin, Beti Ertzainak…
    Begira zer dio Ertzain hau, begira zer egiten hari dira orain…

    Serbitzu on bat ematen badidate,berdin zait euskeraz, txineraz, alemanez…

    todo el dia matando tontos y la plaza llena… oiga¡¡ (ulertzen duzu?)

  • Ba nik, sentitzen dut zerbitzu on bat eman didatela, autoridade batengana zuzentzen naizenean, eta, nahi gabe ere, pentsatzen ez dudanean…”euskeraz hitzegiten badiot, haserretuko da?”

    Eta herriko plazan oso gustura nabil!

  • Euskaraz idatziko bazenu entelagatuko genizuke. Baina hori, zer ostia ote da hori?

  • Juan Inazio Hartsuaga

    Etzakiat ba herorri ez ote habilen okerreko plazan. Ez haiz ba pediatra erdaldunen bat izango ezta?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude