Arte[faktua] 134: Adriano de Mata idazle bizkaitarra, aste honetako ‘Artefaktua’n
Arte[faktua] 134: Adriano de Mata idazle bizkaitarra –
Adriano de Mata idazle bizkaitarra izango da larunbat honetan ‘Artefaktua’ko gonbidatu nagusia. ‘Sanrokeetarako, etxean’ da bere estreinako literatur lana, Txalaparta argitaletxearekin kaleratu duena. Bertan, 37an Gerra Zibiletik ihesi Erresuma Batura alde egindako ia lau mila haurrek bizi izandakoa nobelatu du. Getxoko gurutzaontzien terminalean elkartuko dira Mata eta Yolanda Mendiola.
Edorta Jimenez idazlea batuko da beste bien arteko solasaldira, honen laguntza ezinbestekoa izan baita Adrianoren idazketa prozesuan. Eleberriaz duen iritzia emango du Jimenezek, besteak beste.
Saioko atalei dagokienez, Aitor Fernandez de Martikorena Lauaxeta euskaltegiko irakasleak Amin Maaloufen ‘Las cruzadas vistas por los árabes’ liburuaren gomendioa egingo du.
Bestalde, Emakume ahaztuak izeneko erreportaje-sail bat eskainiko dute, Letren bidaiak atalean. Irati Jimenezen eskutik, zenbait galderari erantzuten saiatuko dira: nola, zergatik eta noraino izan dira baztertuak emakume idazleak literaturaren historian zehar?
Eta amaitzeko, Minas BHIko Isioma Chiedu Aniezek John Anduezaren ‘Magali ez dago bakarrik’ liburuaren booktubea izango da ikusgai.
Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en.
Arte[faktua] 134: Adriano de Mata idazle bizkaitarra, aste honetako ‘Artefaktua’n
Arte[faktua] 134: Adriano de Mata idazle bizkaitarra ‘Artefaktua’n