Fernando aragoikoaren sexu gosea

Fernando aragoikoaren sexu gosea –

Isabel Gaztelakoa eta Fernando Aragoikoa ezkondu zirela 552 urte bete dira.

Fernando aragoikoaren sexu gosea

Gure historiako liburuetan agertzen ez den pasartea azaltzera nator. 1504an Erregina katolikoa hiltzen denean, Fernando Aragoikoak ez zion bere erreinua Felipe ederrari eta Joana bere alabari utzi nahi. Amaren erreinua ondorengotzan jaso zuten azken hauek, baina aita hiltzean aragoiko koroa ere bereganatuko zuten. Fernando beste emakume batekin ezkontzen da, bera Germana Foixkoa da, Frantziar noblezia eta nafarroako koroarekin harremana edukiko duen emakumea eta diplomaziarako oso egokia baitzen. Garaiko idazleek utzitako idazlanen ondorioz, Fernandok elixir afrodisiakoak hartzen zituen bere sexu gosea askatzeko, izan ere bien artean urte askoren aldea zegoen, berak 53 urte zituen eta Germanak aldiz 20. Bien artean seme bat eduki zuten, baina segituan hil egin zen. Ezkontza honek helburu bakarra zuen, oinordeko berriak Fernandoren koroa bereganatu eta bera izango zen errege berria, Felipe ederra ez zuen jasaten eta honi ez zion bere ondasuna utzi nahi.

Garaiko kroniken arabera, gau eta egun larrua jotzen ibiltzen ziren, horretarako Fernandok Elixir afrodisiakoa hartzen zuen. Elixir honek osagai bereziak zituen: zezenaren barrabilaren puskak eta labezomorro berdea deituriko animalia txikituta. Labezomorroaren tripak kantitate handian jatean, elixir afrodisiakoa zena toxikoa bihurtzen da, honengatik Fernando hil egiten da. Beraz, biagraren aitzindariak ez zuen behar bezalako emaitzik utzi.

Bere heriotzarekin alabak aragoiko koroaren lurraldeak jaso zituen, hobeto esanda honen oinordekoa izango zen Karlosek. Fernando Aragoikoaren bilobak. Fernandok karlosi  Germana ondo zaintzeko mandatua utzi zion. Horren ondorioz esan daiteke amona eta bilobaren arteko amodioa suertatzen dela. Karlos eta Germana maitale izan baitziren zenbait urtetan.

 

Fernando aragoikoaren sexu gosea  Fernando aragoikoaren sexu gosea

Geografoa eta ikertzailea.Piztuaraziko sortzaile eta zuzendaria.

6 pentsamendu “Fernando aragoikoaren sexu gosea”-ri buruz

  • Badira testu zuzentzaileak, baita itzultzaile neuronalak ere. Izan ere, horrelako euskarazko testu bat igortzen duen ikerlari ustezkoak euskarari ez dio inolako begirunerik. Ni, esate baterako, astrofisikoa naiz..

  • Ander Otaño 2021-10-22 23:52

    Eskerrik asko.
    Akatsak onartu egin behar dira.
    science aldizkarian ez dut zure izena ikusi. Zu bezalako Astrofisikari batek hor egon beharko luke.
    Aste buru on!!!

  • Azken paragrafoa ez dut ondo ulertu. Zuhaitz genealogiko baten irudia lagungarria litzateke. Egin zenezake?
    Mila esker.

  • Fernando katolikoak larrua jo eta jo jardun zuen Germana Foixkoarekin, bere koroa alaba eta bereziki suhiari ez uztearren. Kontua da, Fernandori loa kentzen ziona ez zela Nafarroa nork jasoko zuen oinordetzan (Fernandok gorroto zuen Nafarroa, familiako kontua zen. Hain da hala, bere amak Lizarratik Zauzera egin baitzuen erditzekotan zela, semea Nafarroan jaio ez zedin), Aragoi baizik.
    Hala, hil aurretik alabari eman zion Nafarroa, 1515eko uztailaren 7an (Gora San Fermin!), Gaztelako Korteetan, eta Nafarroa Gaztelako Koroara lotu zuen.
    Germanarekin umea izan arren, ume horrek Aragoi jasoko zuen oinordetzan, ez Nafarroa.
    Gure historiarako beraz, “tanto monta, monta tanto”.

  • Mikel Haranburu 2021-10-25 10:07

    Izan ere, hori guztia ez baita “gure historia”. Gureari dagokionez, Fernando Aragoikoak Nafarroa armen indarrez eskuratzen duenean lotzen da horrekin. Lehenago ere izanak ziren liskarrak, mendebaldeko lurraldeak Nafarroak galduak zituen eta…
    Bidenabar, San Fermin, Jaungoikoa baino gorago…,hura ere ez baitzen esistitu…

  • Kaixo! Eskerrik asko, Ander, artikuluagatik.

    Aholku bat baino ez erredakzioari buruz: saiatu eragozten gaztelerazko “presente historikoa” historiako iraganeko pasarteak kontatzerakoan, euskaraz ez baita egokia. Besarkada bat.