Arte[faktua] 129: Irati Goikoetxea idazlea, denboraldiko lehen gonbidatua

Arte[faktua] 129: Irati Goikoetxea –

Udako geldialdiaren ostean, bueltan da Artefaktua literatur saioa bere bosgarren denboraldiarekin. Aurtengoan ere, Yolanda Mendiolak euskal literaturako azken nobedadeen egileak eta euren gonbidatuak elkarrizketatuko ditu larunbatero, eguerdiko 13:20ean, ETB1en.

Irati Goikoetxea idazle eta irakaslearekin hasiko dute denboraldia. Saioa Noaingo Zentzumenen Parkean izango da idazlearen azken eleberriaz hizketan: ‘Herriak ez du barkatuko’ (Elkar). Bertan, ETAren biktima baten mina landu du egileak, aldarri ozenen ordez enpatia ahalegin bat eginez, samurtasunez eta emozioz.

Ekaitz Goikoetxea neba batuko da Mendiola eta Goikoetxearen arteko solasaldira. Harreman estua dute neba-arrebek, eta Ekaitzena da Iratiren liburuko hasierako aipuetako bat. Gainera, Segura Irratiko Itaka irratsaioa gidatzen dute biek.

Horretaz gain, Ventura Ruiz irakurleak ‘Trenza Roja’ fanzinearen bi ale gomendatuko dizkigu.

Bestalde, Iratxe Fresneda zinegile eta kritikariaren apalategia ezagutzeko aukera ere izango dugu: “zinerako grina kutsatzeko liburua?”

Eta, amaitzeko, Literaturia jaialdiari keinu bat eginez, aurtengo edizioaren berri ematen duen bideoa ikusi ahal izango da saioan zehar.

Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 13:20, ETB1en.

Arte[faktua] 129: Irati Goikoetxea idazlea, denboraldiko lehen gonbidatua
Ikusi elkarrizketaren aurrerapena hemen
Arte[faktua] 129: Irati Goikoetxea idazlea, denboraldiko lehen gonbidatua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn