“Zergatik ez zen ezer egin?”

Zergatik ez zen ezer egin? –

“Zergatik ez zen ezer egin?” galdetu zion Simone Biles gimnastak Ameriketako Estatu Batuetako Senatuari. Kirolari askok salatu zuten Larry Nassar abusu sexualak gauzatzeagatik 2015ean. Estatu Batuetako gimnasia taldeko medikua zen eta kargu eta posizio horretaz baliatu zen delitu horiek gauzatzeko. Salaketa horien aurrean FBIak beste aldera begiratu zuen. Horregatik, orain Estatu Batuetako gimnasia taldeko 4 kidek delituak gauzatzea ahalbidetu zuen sistema aztertzeko eskatu diote Estatu Batuetako senatuari.

biles

Nassar-i 200 urte baino gehiagoko kartzela zigorra ezarri diote sexu abusu eta haur pornografia delituengatik, besteak beste. Orain FBIa dago ikusmiran, salaketak egin zirenean ezer ez egiteagatik zein mailatako erantzukizun eta zabarkeria izan dezaketen baloratu behar dute.

Delitu zantzu nabarmenak zeuden unean medikua kargutik baztertze hutsak gauza asko aldatuko lituzke. Horren ordez, ezikusiarena egin zen medikua bere karguan utziz eta beraz salaketa jarri zuten kirolarien eskubide eta osasuna urratuz.

Bilesek argi utzi du bere adierazpenetan abusu sexualen erantzukizuna Nassar medikuak eta honi delitu hori gauzatzea ahalbidetu zion sistemak dutela. FBIaz gain, Estatu Batuetako Olinpiar Batzordea eta herrialdeko Gimnasia Federazioa jarri dituzte ikusmiran kirolariek.

Zergatik ez zen ezer egin?

Nire begietatik ...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude