Arte[faktua] 126: Amaia Lasa idazle eta itzultzailea, aste honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] 126: Amaia Lasa –

Amaia Lasa idazle eta itzultzaile getariarra izango da aste honetako ‘Artefaktua’n protagonista. ‘Erbesteko gutunak Victor Hugori’ (Katakrak liburuak) da argitaratutako bere azken itzulpen lana. Bertan, Louise Michel militante anarkistak 1850 eta 1879 bitartean idazle frantsesari bidalitako korrespondentzia biltzen da. Liburuak Michelen literatura eta politika lana ere jasotzen du. Getariako San Prudentzio hotelean elkartuko dira Yolanda Mendiola eta Lasa.

Nora Arbelbide idazle lapurtarra batuko da azken bien arteko solasaldira. ‘Biba libertatea’ izenburua daraman liburuko hitzatzea idatzi du honek, zati benetan garrantzitsua Amaiaren hitzetan. Liburua nola osatu duten kontatuko digute, besteak beste.

Aste honetan, Letren bidaia izeneko atalean, Idazten ikasten erreportajeaz gozatzeko aukera izango dugu. Idazten ere ikasi egiten al da? Galdera horri erantzun nahian, Bergarako idazle eskolan izango gara, bertako zenbait irakasle, ikasle zein ikasle ohirekin.

Gainera, Mikel Chillida Chillida Lekuko garapen arduradunaren apalategia ezagutuko dugu: eskultura ulertzeko liburu bat? Genero literario gustukoena?

Bestalde, Zumarragako kaleetan barrena ibiliko gara bertako arte zaleei irakurketaren inguruko zenbait galdera eginez: beldurrezko libururik irakurtzen al duzu? Zer nahiago, ipuinak ala eleberriak?

Hau guztia, eta saioa osatzen duten galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 126: Amaia Lasa idazle eta itzultzailea, aste honetako 'Artefaktua'n
Ikusi elkarrizketaren aurrerapena hemen

Arte[faktua] 126: Amaia Lasa idazle eta itzultzailea, aste honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] literatur saioa ETBn