Kaixomundua.eus lehiaketaren II. edizioko irabazleak izendatu dituzte

Kaixomundua.eus lehiaketaren II. edizioko irabazleak izendatu dituzte –

ekoweb.eus, doinubanda.eus eta arduplay.eus gailendu dira.

Kaixomundua.eus lehiaketaren II. edizioko irabazleak izendatu dituzteEuskal Herriko 36 ikastetxeetatik 1.300 ikasleek parte hartu dute kaixomundua.eus proiektuan. Horietatik, 21 ikastetxeek erabaki dute ibilbidearen amaierara heldu, eta webguneak sortzen ikasteaz gain, sortutako webgune horiek lehiaketara aurkeztea. Horrela bada, ikasleekin osatutako 135 taldek entregatu dituzte euren lanak lehiaketaren hiru kategorietan ebaluatuak izateko.

.

II.edizioaren irabazleak

Hauek izan dira epaimahaiaren aburuz, eta lehiaketaren oinarrietan zehaztutako irizpideak aintzat hartuta, 2020-2021 ikasturteko lanik txukunenak:

.

Sari banaketa aitzindaria PuntuEUS Fundazioaren Twitch kanal berrian

PuntuEUS Fundazioaren estreinako Twitch emisioa izan da Kaixomundua.eus lehiaketaren sari banaketa. Gaztea irratiko Leire Martinez de Ericek gidatu du saioa, Nabukai Gamerraren laguntzarekin eta Lorea Argarateren, Kaixo Mundua proiektua hezkuntza aholkularia, eta Leire Palaciosen, Kaixo Munduaren arduraduna, laguntzarekin. 60 minutuko iraupena izan du, eta urduritasuna zein ilusioa izan dira nagusi streaming bidez parte hartu duten ikasleengan. Guztiek izan dute euren lanaz hitz egiteko tartea.

PuntuEUS Fundazioak martxan jarri berri duen Twitch kanalak Sarean_eus izena du, eta aurrerantzean Sarean agerkari digitalari lotuko saio. Sarean.eus agerkariak dagoeneko bi adar ditu: atari digitala eta, Leire Palaciosek gidatuta, Euskadi Irratiarekin elkarlanean egiten duten Sarean irratsaioa.

Kaixomundua.eus lehiaketaren II. edizioko irabazleak izendatu dituzte

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude