‘Urratsez urrats askatasunera!’ Hitzaldi zikloa

‘Urratsez urrats askatasunera!’ Hitzaldi zikloa –

'Urratsez urrats askatasunera!' Hitzaldi zikloaIndependentzia ez dago modan. Azken boladan nazioak pairatzen duen jazarpenaz hitz egitea tabua bilakatu da. Eufemismo mordoa asmatu dugu euskaldunok bizi dugun egoera bere gordintasunean ez adierazteko. Errealitateari aurrez aurre begiratzea gogorregia egiten zaigulako, zapaltzaileak haserrarazi nahi ez ditugulako, edo batek daki zergatik. Edozein kasutan, gaia ekiditeak ez du gure egoera samurtu, kontrakoa baizik. Gero eta asimilatuago gaude, eta mingarria izan arren, heldu da garaia egoeraz mintzatzeko, gure burua diagnostikatzeko eta gaitzari irtenbidea jartzeko.

Herriexistentziatik arrakala honetatik irteteko lehen pausoak ematen hasi gara. Ekainaren 19an, Euskal Herria zeharkatuko duen hitzaldi ziklo pedagogiko bat hasiko da: ‘URRATSEZ URRATS ASKATASUNERA!’. Herriaren egoeraz eta independentziaren beharraz konplexurik gabe arituko gara bertan. Asisko Urmenetak, Eneko Bidegainek eta Mikel Erauskinek parte hartuko dute. Senperen hasi, Hernanitik pasa eta Gasteizen amaituko da aurretik dugun bide luze honen hasiera besterik ez den dinamika. Laster gure sareetan jardunaldi bakoitzeko egitarauak zehaztuko ditugu.

‘Urratsez urrats askatasunera!’ Hitzaldi zikloa

2 pentsamendu “‘Urratsez urrats askatasunera!’ Hitzaldi zikloa”-ri buruz