Arantza Santestebanen “918 Gau”, Doclisboa zinemaldiko sari nagusia

Arantza Santestebanen “918 Gau”, Doclisboa zinemaldiko sari nagusia –

“918 Gau”, Arantza Santestebanek (Iruñea, 1979) zuzendutako film dokumentalak, Doclisboa Zinemaldiko Nazioarteko Lehiaketako Film Onenaren Lisboa Hiria saria irabazi du.

2007ko urriaren 4an, Arantza, filmaren zuzendaria, atxilotu eta espetxeratu zuten. Zenbait oroitzapen gordetzen ditu egun haietatik: patioko joan-etorri amaigabeak, igeriketa-lehiaketak, Rasharen bizipen latzak kartzelan… 918 gau giltzapetuta eman eta gero, Arantza aske geratu zen. Handik aurrera, grabagailu batean jaso zituen bere oroitzapenak eta zalantzak, eta filmean zehar azalduko zaizkigu, memoria zatikatu batean.

Doclisboa zinemaldiak zalantzan jarri nahi du zinemaren oraina, bere iraganarekin elkarrizketan eta zinema askatasun modu gisa ulertuta. Praktika zinematografikoaren kategorizazioa baztertuz, irudi zinematografikoan dauden problematika berriak bilatzen ditu, garaikidean inplikatzeko dituen modu anitzetan. Doclisboa errealitatearen irudimenerako lekua izaten saiatzen da, pertzepzio, gogoeta eta ekintza modu berrien bitartez.

Filma Txintxua Films eta Hiruki Filmaken (Erburu Irigoyen Garazi eta Lameiro Garayoa Ione Atenea eta Marina) arteko koprodukzioa da.

“918 Gau” zuzendariaren lehen film luzea da eta Doclisboa zinemaldian estreinatu da. Lisboan parte hartu ondoren, Bartzelonako L’ALTERNATIVA Festival de Cinema Independent jaialdian lehiatuko da.

Arantza Santestebanen "918 Gau", Doclisboa zinemaldiko sari nagusiaArantza Santestebanen “918 Gau”, Doclisboa zinemaldiko sari nagusia

Seriefiloa naiz.