[Urpeko Bonbarda #045] Egunerokotasunaren poeta

[Urpeko Bonbarda #044] Egunerokotasunaren poeta –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Berrogeita bosgarren saioan, Georges Brassens zena omendu gura izan dugu, bere jaiotzaren mendeurrenean.

[Urpeko Bonbarda] Egunerokotasunaren poeta

Berrogeita bosgarren saioan, frantziar chanson-aren musikaririk nabarmenetako baten kantagintza dakargu, joan den urriaren 22an ehun urte bete baitziren Georges Brassens jaio zela.

[Urpeko Bonbarda #044] Egunerokotasunaren poetaGeorges Brassens beraren ahotsean “Les Amoureux des bancs publics” eta “Gaizo Margot” entzun ditugu, azken hau euskarazko itzulpen eta guzti. Eta ezaugarri nagusi gitarra, bibotea eta pipa zituen gizonari egindako omenaldietatik, “La princesse et le croque” eta “Lehenik adiskideak”. Baita heriotza zigorraren kontrako “Le gorille” ere, Buenos Airesen jaiotako Maria Lavalle kantari ibiltariak emana.

Georges Brassensen itzala itzela dela-eta, frantsesez ez beste hizkuntza batzuetan ere entzun ditugu bere zenbait kantu. Gazteleraz Loquillo rockzaleari, katalanez Joan Manuel Serrat sonatuari, eta euskaraz Anje Duhalde jaunari. Duhaldek, frantziarraren hamalau kantu euskaratu eta “Georges Brassens kantari” plazaratu zuen milurtako hasieran, Baionako Luna Negra aretoan hirukotean eta zuzenean grabaturiko lana; bi kantu entzun ditugu bertatik. Euskal Herriko musikariekin jarraituz, “Herria eta hizkuntza” sortzeko, Mikel Laboa zenak Brassensen “Ez dago maitasun zoriontsurik” kantua inspirazio iturri izan zuela ezagun denez -melodia bera dute bi kantuek-, alderatu egin ditugu bi abestiak, Laboarena eta Poom bikoteak egindako berrirakurketa alderatuz.

Aipatutakoez gain, bi rock talderen ahotsean ere entzun ditugu Georges Brassensen kantuak, haurrekin abestu duten Les Ogres de Barback eta Bordeleko Noir Desir taldeenetan.

.

* Saioa osatzeko, Itziar Ugarte Irizarrek kazetariak urriaren 21ean Berria egunkarian idatzi zuen “Brassens, kantari “zaharren” gaindiezintasuna” idatzia izan dugu makulu.

.[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #044] Egunerokotasunaren poeta

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!