Askatasun Bidean erantzukizuna

Askatasun Bidean erantzukizuna –

Espainiar demokraziaren zutabeak, okertzen doaz eta “sistema” horren etorkizuna arriskuan jartzeaz gain, hastapenetik sortutako nahasmen  (judizial-politikoak) ez dio batere laguntzen.

Askatasun Bidean erantzukizuna

Beraz, azkenaldian horren nabarmen geratu den bezala, litekeena da aurrerantzean ere gertaeraren bat edo beste bizitzea epaitegietan, Espainiar “sistema” eta Ezker Abertzalearen inguruan garatutako hainbat mugimendu sozial, kultural nahiz politikoaren arteko konfrontazioaren baitan.

Diskurtso “ofizialak” behin eta berriro agertu arren modu interesatu bezain totalitarioan, Zuzenbideko Estatuaren defentsaren argudiopean, “daraman norabideak”, sistema demokratikoaren sinesgarritasuna kolokan jartzen duen tesi baten aurrean murgiltzen ditu legelariak.

Errealitate benetan larria bistaratzen duen horrek, ez liguke itsu utzi behar Espainiako Auzitegi Nazionalean jokoan dagoen aferari dagokionez, hau da; Botere Judizialak Zuzenbidezko Estatuaren eskema barruan duen estatus instituzionala, eta auzipetuen eskubide konstituzionalen formazkoa ez ezik, funtsezko errespetua.

Arazoa ez da berria, eta iritzi publikoaren aurrean instituzioen sinesgarritasunari mesede handirik egiten ez dieten sasi-epaiketari esker, Botere Judizialari legezkotasuna kendu zaio, beste hainbat boterearen morroi bezala agertuz.

Madrilgo gobernuak, -bata ala bestea izan- ba ditu ainbat sustatzaile ibilbide errepresiboa  jarraitu besterik egiten ez dutenak, eta bereziki euskal preso eta ezker abertzaleari dagozkien eskubideak urratzen ditu. “Beraien” demokrazia kudeatzen dute. Beraz  lasai esan daiteke, La Moncloatik  demokraziari ematen dizkioten  ostikada guztiak – eta asko dira- espainiar Konstituzioa dute logela.

Zuzenbidearen eta justiziaren arteko urruntzea bizitzen ari gara. Garai bateko doktrina zaharra egunean dago, non Zuzenbide positiboa, justua ere bada. Horrek gauza bakarra esan nahi du: posizio totalitarioak defendatzea, alegia.

Gaur egungo legelari askoren ustez, legeak ez dira justuak edo ez justuak, legeak baino ez dira. Eta lege horien jatorria botere legegilean dago, bale ados, baina, ideologia totalitariotik eratortzen den aztertu gabe.

Hamarkada asko eta sumario asko. Instrukzio “berezi” bezain ez ohikoaren sumarioak, bata bestearen gainetik. Hainbeste epaiketa, eta sumario horien inguruabarrak aztertuz gero, gogora datorkit,  Zuzenbidea historikoki boterearekin lotuta egoteaz gain, boterea bera ere badela. Izan ere, nork edo nortzuk sortzen dute Zuzenbidea gure gizartean? Horretarako boterea dutenek alegia; beraz, lasai asko esan dezakegu, Zuzenbidea eta boterea gauza bera direla. Edo ez?

Gogoeta xume honek beste honakoa dakarkigu gogora: “Zuzenbidea sortzen dutenak”, betidanik izan dira klase gailenak, goragoko mailan daudenak. Horri guztiari ustez babestu nahi dituzten interesak gehituz gero, eta legelari askok aspalditik publikoki egindako egiaztapen eta adierazpen larriak kontuan, arazoaren errora iritsiko gara. Zuzenbidearen eta botere politikoaren historia, elkarrekin lotuta egoteaz gain, historia beraren protagonistak direla, bata bezain bestea.

Frankismo sasoian, salbuespen arraro bezain ohoretsuren bat edo beste kenduta, ezin daiteke esan epaileek boterearen sistema diktatorialari uko egin ziotenik. Apolitiko, aseptiko “izaera” baten babesean jardun zuten, positibismo legalista batean oinarritutakoa, gizartean bizi zen errealitateari bizkarra emanez. Gauza bera egiten dute, gaur egun ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko zenbait legelarik. Horrek honako gogoeta dakarkigu: edo iraganaren nostalgikoak dira, edo Zuzenbidea libreki sortzearen aldeko belaunaldi judizialaren ordezkariak dira. Nik ez dut besterik ikusten.

Gaur egun, -aspaldidanik- zalantzarik gabe, Botere Judizialaren inbasioa bizitzen ari gara, izan ere, bestelako instantzietan ebatzi beharko liratekeen gatazkak hartzen dituzte euren gain. Bukaezinezko tragedia honen parametroak bideratu eta kokatu beharko lirateke. Artikulu xume hau sinatzen duenak zinez uste du iritsi zaigula egiaren ordua. Dagoeneko ez da nahikoa ikusle soilak izatearekin, ezta oroitarazleak izatearekin ere. Ekiteko unea iritsi da, benetako aktoreak eszenara igotzeko sasoia. Orain da etorkizuna programatzeko unea, trantsizio aldia modu egoista eta okerrean etengabe luzatu gabe. Trantsizioak egin du bere bidea, eta errealitate berri eta partekatu bati utzi behar dio tokia.

Historia ez da lineala, eta ezin daiteke izan; izan ere, prozesu bat da eta, beraz, bilakaera bat dauka. Baina bestalde, historiak ez ditu jauziak egiten, aldaketak ez dira goizetik gauera gertatzen. Ezta iraultzaileenak edota azkarrenak ere. Halaber, ezin dute suntsitu iraganaren hondar oro. Egia da. Trantsizio sasoian, errealitate batetik beste batera igarotzeko aldaketa kualitatiboa prestatzen da. Gero, errealitate berriaren hastapenetan, egokitzapen-aldi bat egon ohi da, instituzio propioak eraikitzeko sasoia. Azken horiek ez baitute, egun batetik bestera aurreko instituzio zaharrak ordezteko gaitasunik.

Errealitate berria kontuan hartuko duen sasoi berria ezarri, eta aurrekoa eteteko prest egon behar da. Baita errealitate horren partzela bakoitzak aldaketa erritmo jakin bat duela. Beraz, nahitaezkoa da historiaren norabide berri hau atalka garatzea. Ezin diegu hutsik egin horrenbeste urtez trantsizioan, aurrera begira etorkizunean sinetsi dutenei. Prest daude betidanik. Gure herria, Euskal Herria, prest dago bere eskubideak gauzatzeko. Bere buruaren jabe izan nahi du, eta inoren eskusartzerik gabe erabaki. Libreki adierazitako erabaki demokratiko hori, errespetatzea nahi du gure herriak.

Lan eta erantzukizun asko dago aurretik, egia, baina egiari zor, hau nahi genuen, eta gero eta hurbilago dago.

Askatasun Bidean erantzukizuna  Askatasun Bidean erantzukizuna  Askatasun Bidean erantzukizuna  Askatasun Bidean erantzukizuna  Askatasun Bidean erantzuk izuna

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.