Ane Gabarain eta Estibaliz Urresola Goya sariak

Ane Gabarain eta Estibaliz Urresola Goya sariak –

Ane Gabarain Bigarren Mailako Emakumezko Aktorerik Onena eta Estibaliz Urresola Zuzendari Berri Onena eta Gidoi Egokitu Onena Goya sariak

Bart Espainiako Zinema Akademiaren Goya Sarien 38. edizioaren ospakizunean Euskal zineak poz handia ekarri digu, Ane Gabarainek Bigarren Mailako Emakumezko Aktorerik Onena eta Estibaliz Urresolak Zuzendari Berri Onena eta Gidoi Egokitu Onena Goya sariak jaso dituzte; 20.000 especies de abejas filmaren ibilbide ikusgarriaren azken aitortza oso merezia 3 goya sari hauekin eskuratutakoa. Ane Gabarain Gaztelumendi (Donostia 1963) telebista, zinema eta antzerkian hamaika lan egindakoari ere aitortza oso justua egin zaiola sari honekin aipatu, Bi eta bat, Jaun ta Jabe… Zorionak!

Euskal produkzioekin jarraituz, Animaziozko film onena eta gidoi egokitu onena Robot dreamsentzat izan dira, eta Cerrar los ojosentzat antzeztaldeko gizonezko aktore onena (Jose Coronado), To bird or not to birdentzat izan da animaziozko film labur onena, eta O corno filmeko Janet Novasentzat emakumezko aktore berri onenaren saria.

J. A. Bayonaren La sociedad de la nieve izan da irabazle eztabaidaezina Goya sarien edizio errebindikatibo honetan, 12 sari jaso ditu akademikoen eskutik, film onenaren saria eta zuzendari onenaren sari garrantzitsuenak ere bai… 1972an Andeetako hegazkin istripu famatuari buruzko filma, Netflix etxeak ekoitzi duena eta 150 milioi ikusketa izan dituena. Bikaina filma egiari zor.

bideoak

 

Ane Gabarain eta Estibaliz Urresola Goya sariak

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude