Ane Fernandez: Erantzuidazu, mundu honetako naizen ala ez

Ane Fernandez: Erantzuidazu, mundu honetako naizen ala ez –

1988ko apirilaren 2an Barrikan (Bizkaia) jaioa. Enpresagintzan diplomatua eta administraria ofizioz. Hitzegitea eta telebista “txupatzea” dira bere plazerrak. Internet gabe ezin da bizi, musika eta liburuak egunak alaitzen dizkiote. Ezagutzen al duzu Ane Fernandez?

GAZTEZULOko blogariak hilero lantzen ditu bere gustuko gaiak, umorea eta naturaltasun aparta tresnatzat hartuta. ‘El Conquis’ saioaren jarraitzaile sutsua denez, euskaraz aztertzen ditu kapituluak banan-banan, Twitterren hautsak harrotuz. 29 urte bete berri dituela eta, sarrera berri bat idatzi du blogean; ez galdu Ane Fernandezen azken irtenaldia!

 

ANE FERNANDEZ: 29

Juan den apirilaren 2an 29 urte bete nebazen. HogeitaGUZTIAK. Neurendako aro baten azken urtea izango da hau. 30-40 urte bitarteko hamarkada horrek apur bet bertigoa emoten dozta, neure bizie aldatuko delaren sentsaziñoa dekot!! [sekulako zerrenda dekot prestatute urte huntan egiteko!!! Urte hau, toperaiño aprebetxatu biharra dekot!!!]

Ane Fernandez: Erantzuidazu, mundu honetako naizen ala ezBai, badakit 30egaz ez dela mundua amaituko eta ondiokan gaztea izango naiela, baine zer gure dozue esatea … baldur apur bet emoten dozta!!!!

AGUR GAZTE-TXARTELARI

Bai, hori da lehen sintoma: 30 urte betetzen dituzun egunean berton [ bai, bai! holango heavya ta gorea da, egunean berton!!! ], gazte-txartela barik geldituko zara. Horrek esan gure dau ofizialki GAZTE izateari utziko dotzula [Halan ta be lasai!!! Esan doztabe GAZTEZULO bardin- bardin jaso dezakezule!!!]

Horregaz batera, nahiz eta txilborra bisten emon, Bershkan mini-short-ak erosi  [bai, ipurmasail guztie bisten uzten dabien horiek] eta ulea superluzea eta hiperplantxatute eruan, prest egon bihar zarie munduko hitz gatxena entzuteko: SE-ÑO-RA. [OMG aitortu bihar dotzuet haurren batek deitu doztala dagoeneko berba gatx horregaz eta DePutoCulo sentatzen dau! Hemendik aurrera sarriago entzuteko prestatu bihar nai!!!]

Mutilen kasun be bardin: nahiz eta tatu-mazas bet izan, arropa surferua erosi eta uleko tupea eruan, SE-ÑOR edo CA-BA-LLE-RO deitzen hasiko dotzue! [ bigarren hau uste dot okerraua dela!! Posible al da???? Baine neuk entzuten dot hori askotan…Perdone Caballero…zelako hortera, kutre eta de españa kañi sonetan dau!!! Eskerrak neska naien!! Ufff!!! ]

PINTXO POTEA DA ZEURE FARRA

30 urtetik gora zeure farra ‘regularra’ pintxo-potea da. Ordurarte, ardaugaz izan dozun harreman bakarra kalimotxoa izan da, baine orain ardozale espezialista bilakatu zara [‘Markes de…’, ‘Señorio de…’ eta holangoak tetrabrick-eko DonSimon eta GranDuke ordezkatuko dabie] , eta Kuba-martinia edo Txirrisklas, Gin-Tonic bategaz ordezkatzen dozu [gainera piper baltzagaz, edo hobe!!! Hibiscus-ko tonika rosaregaz eta kon arandanos salvajes de los bosques Sumatinos , eskatuten badozu oindiokan izango zarie mas 30ñero guay!!!!! Ouuhhh yeah!! ]

Realistak izan gaitezen: 30 urtetik gorako zenbat jende ikusten dozue asteburu gabetan (eta modu regular baten) tabernetan?  30 urtetik aurrerako farrak “okasionalak” izaten dira eta orokorrean, nahiko pena emoten dabie [badakizue zer gure dot esan, ezta? Adolestente edo nerabeak baine okerraguak, desfase total! EnPlan … Urtean farra gitxi egiten doztanez dena libre! Esponja humanoa bilakatute ahal den alkohol guztie xurgatuteko, dantzan toperaiño paperak galdute, neska-mutil gaztegaz babeatzen, edukazio guztie galdute … lo peor!!! Ez dot gure VerguezaAjena sentiaraztea!!!]

JARRAITU IRAKURTZEN: GAZTEZULO.EUS

Ane Fernandez: Erantzuidazu, mundu honetako naizen ala ez
ane fernandez, Blog, conquis, Conquistador del fin del mundo, Gaztezulo

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude