Akira Kurosawa: Samuraiaren begirada
Kagemusha, Rashomon, Ran… Film asko zuzendu zituen eta haietako batzuetarako egindako marrazkiak edo storyboards-ak bildu dituzte.Kurosawak (1910-1998) bertatik bertara ikusi zuen bere herrialdeak izandako aldaketa handia; modernizatu bai, baina sustraiak galdu nahi ez zituen herrialdearen aldaketa handia, hain zuzen ere. Hainbat iturritatik edan zuen: Japoniako Erdi Aroko kondairetatik hasi eta Shakespeare, Tolstoi eta John Forderaino. Oraingo zenbait zinema zuzendariren lanetan -Spielberg, Scorsese, Kitano…- suma daiteke Kurosawaren eragina.Erakusteka asteartetik ostiralera bisita daiteke, 10:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandeetan 11:00etatik 21:00etara.Erakusketa beste zenbait jarduerakin hornitu dute. Hala, Isabel Coixet zinema zuzendaria Kurosawari buruz solastuko da, mahai ingurua antolatuko dute eta zenbait film pantailaratuko dituzte.
Kaiso. Ahora que Zuzeu/Tumismo ha suavizado las condiciones de uso y nos brinda la oportunidad de expresarnos en la otra lengua oficial (ver comentarios del video de IƱaki Perurena) aprovecho para enviar un saludo a la revista Agujerojuvenil, que tiene unas fotos muy bonicas.