Akira Kurosawa: Samuraiaren begirada

Kagemusha, Rashomon, Ran… Film asko zuzendu zituen eta haietako batzuetarako  egindako marrazkiak edo storyboards-ak bildu dituzte.Kurosawak (1910-1998) bertatik bertara ikusi zuen bere herrialdeak izandako aldaketa handia; modernizatu bai, baina sustraiak galdu nahi ez zituen herrialdearen aldaketa handia, hain zuzen ere. Hainbat iturritatik edan zuen: Japoniako Erdi Aroko kondairetatik hasi eta Shakespeare, Tolstoi eta John Forderaino. Oraingo zenbait zinema zuzendariren lanetan -Spielberg, Scorsese, Kitano…- suma daiteke Kurosawaren eragina.Erakusteka asteartetik ostiralera bisita daiteke, 10:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandeetan 11:00etatik 21:00etara.Erakusketa beste zenbait jarduerakin hornitu dute. Hala, Isabel Coixet zinema zuzendaria Kurosawari buruz solastuko da, mahai ingurua antolatuko dute eta zenbait film pantailaratuko dituzte.

Akira Kurosawa zinema zuzendariari

Irudia | Akira Kurosawa zinema zuzendariari | Ezezaguna | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Zer duzu buruan “Akira Kurosawa: Samuraiaren begirada”-ri buruz

  • Kaiso. Ahora que Zuzeu/Tumismo ha suavizado las condiciones de uso y nos brinda la oportunidad de expresarnos en la otra lengua oficial (ver comentarios del video de IƱaki Perurena) aprovecho para enviar un saludo a la revista Agujerojuvenil, que tiene unas fotos muy bonicas.