Eta niri bost!

Berria, Gara, Noticias de Gipuzkoa,  Liberation, Le Monde eta beste salbuespen gutxi topatu ditut Euskal Herriko, Espainiako eta Frantziako prentsan eguerdiko ordu batean hasi dudan errepasoan. The Guardian, The Daily Record edota The Timesek bezain argazki handia dakarte egunero kontsultatzen ditudan egunkariek, hasi Público edo El Paísetik eta La Razón edo ABCra. Euren burua progretzat duten horiek harritzen naute bereziki, monarkiei ze garrantzi ematen dieten ikusteak!

Zer pentsatua ematen dit horrek. Akaso Saharako gertatzen den genozidioaz interesaturiko Públicoko irakurleak William eta Kate Middletonen ezkontzari buruzko jakin-mina du? El Paísen Ramon Jauregiren elkarrizketa digitala jarraitu duenari interesatzen zaio ezkontza hori? Eta euskal herritarroi ze inporta zaigu ba Ingalaterrako erreinuko ezkontza hori? Akaso jaten ematen digu horrek?

Zer da eta zer ez da albiste? Euskal Herriko nahiz Espainiako prentsa ustez aurrerakoiak zergatik zintzilikatzen ditu argazki horiek eguneko irudi moduan? Berria, Gara, Noticias de Gipuzkoa edota Le Monde eta Liberationi zergatik ez zaie iruditu intereseko albiste?

Zer pentsatua ematen dit horrek.

Ah!, gaia interesatzen bazaizu, jakizu Williamen aita Ingalaterrako Charlesek Facebook bidez eman duela albistea, eta ezkontza datorren urteko udaberrian edo udan izango dela.

William printzea eta Kate Middleton

Irudia | William printzea eta Kate Middleton | , | LGPL
ezkontza, ingalaterra

Zer duzu buruan “Eta niri bost!”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude