Akabo Elurretan

Honela dio euren atarian zintzilikatu duten mezuak:

“BERRIA!!! MAITZA 2010: Hauxe da despedideaaa!…”Momo eta beste izaki batzu” egin genuenean antzeman genuen ziurrenik azkeneko diska izango zela, eta horrela izan da. Ez da arrazoi berezirik egon amaitzeko, besterik gabe horrelaxe gertatu da. Mila esker edozertan lagundu gaituzuen guztioi. Gure abestiekin momentu pozgarri bat edo beste igaro badezute, gu pozik, besteen gauzak irakurri, entzun eta ikusten guk disfrutatzen degun bezalaxe. Horixe zen helburua, ia behar bat, baina iada horrela ez denez, ba nahiago degu hortantxe uztea. Zoriontsuak izan! P.D: web hau urri-azaro aldean desagertuko da.”

2.004. urtean argitaratu zituzten euren lehen lanak, Bi eta Olatu baten zai disko txikiekin. Handik aurrera, Mara-Mara izenekoa, Elurretan canta a Kirmen Uribe eta bere azken lana zena, Momo eta beste izaki batzuk izenekoa kaleratu zituzten.

Taldearen myspacean bere kantuak entzun daitezke oraindik.

Amaitzeko, hemen duzu Radio Euskadiko La Jungla Sonora saioan emandako kontzertu akustikoaren grabaketa bat.

Elurretanen azken diskoa dena, Momo eta beste izaki batzuk

Irudia | Elurretanen azken diskoa dena, Momo eta beste izaki batzuk | Elurretan | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Akabo Elurretan”-ri buruz