[Zinema Euskaraz] Ainbo: Amazoniako gerraria
[Zinema Euskaraz] Ainbo: Amazoniako gerraria –
Zineuskadiren eskutik, eta Zinema Euskaraz programaren barruan, “Ainbo: Amazoniako gerraria” ikusgai dago gaurdanik EHko zinema aretoetan.
Peruko filma da “Ainbo: Amazoniako gerraria”, Richard Clausek eta Jose Zeladak zuzendua, eta zazpi urtetik gorakoentzat gomendatua.
Moana eta Frozen bezala, filma heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean. Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. Ainbo heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.
Zinema hauetan proiektatuko da filma:
- Golem Alhondiga (Bilbo)
- Zugaza Zinemak (Durango)
- Getxo Zinema (Getxo)
- Golem La Morea (Iruñea)
- Antiguo Berri Zinema (Donostia)
- Niessen Zinemak (Errenteria)
Zineuskadik sustatuta, Zinema Euskaraz programaren barruan aurten estreinatuko den bigarren filma da, “Ilargirantz” lanaren ondoren. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoa berresten jarraitu nahi du ekimenak. Egitasmo honi esker, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. Hortaz, Zinema Euskaraz programak zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko xedea du, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.
Era berean, datozen hilabeteetan publiko zabalari zuzendutako hainbat film edukiko ditugu ikusgai; horien artean, ‘Barrazkiloa eta balea’ filma estreinatuko dugu martxoaren 25ean.
[Zinema Euskaraz] Ainbo: Amazoniako gerraria